Euskaltzaindia da Euskal Herri osoko aitortza instituzionala lortu duen erakunde bakarra.
Baionako jardunaldia ('Euskara batua eta Ipar Euskal Herria: 1964-2018´) zuzenean jarrai dezakezu, hemen: https://youtu.be/rvfk-8j8NXs
Gaur egin da Ohorezko Patronatua eratzeko ekitaldi nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan. Guztira, hogeita bat erakundek osatuko dute Mendeurreneko Patronatua; tartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenak daude.
Euskaltzaindia sortzeko prozesua 1918ko urtarrilean jarri zen abian, Ramón de la Sotaren taldeko Koxme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko Aldundiaren ahaldun abertzaleek proposamena aurkeztu zutenean Aldundiaren Osoko bilkuran. Proposamen hori 1918ko urtarrilaren 25ean eginiko bilkuran onartu zen, eta data esanguratsu horren gomutan egin da gaurko ekitaldia.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu Noticias Taldeak.
Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du Noticias Taldeak; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo du.
Darío Villanueva Espainiako Errege Akademiako zuzendariarekin, eta Aurora Egido, Inés Fernández-Ordóñez, Pedro Álvarez de Miranda eta José Antonio Pascual akademikoekin bildu dira gaur, Madrilen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Erramun Osa Euskaltzaindiko ordezkariak.
Bileran, Euskaltzaindiak Mendeurreneko helburuak eta 2018-2019 epealdirako abian jarritako egitasmoak azalduko dizkio RAEri, eta etorkizunean erakunde bien arteko lankidetza bultzatzeko bideak aztertu dira.
Halaber, Euskaltzaindiak uztailean Bilbon eratuko duen Ohorezko Patronatura gonbidatuko du RAE.
Argazkia: Marta Jara)
Akordio berriari esker, ekimen hauek diruz lagunduko ditu Nafarroako Gobernuak: laster aurkeztuko den La Vasconia peninsular en las fuentes árabes ikerlana; Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko egitasmoa; Euskal Corpus Onomastikoa egitasmoa; eta Onomastika eta Toponimia lanak.
Horrez gain, Akademiaren Mendeurrena babestuko du Nafarroako Gobernuak.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Mendeurrenaren atarian gauden honetan, berebiziko garrantzia du hitzarmenak. Beste behin, Nafarroako Gobernuak bere babesa erakusten dio Euskaltzaindiari, eta, horrekin batera, elkarlanean jarraitzeko borondatea".
Euskaltzaindiak nazioarteko bederatzi kongresu antolatuko ditu 2018 eta 2019 bitartean. Baionan egingo da lehena.
Euskararen lurralde guztietan egingo dira, Euskaltzaindiaren batzorde, lantalde eta egitasmo guztien parte hartzearekin.
Nazioarteko kongresuez gain, ekintza artistikoak ere bultzatu eta antolatuko ditu Akademiak. Tartean, musika kontzertuak, antzerkia edo erakusketak.
Euskaltzaindiak 2018an eta 2019an ospatuko duen mendeurreneko ekitaldiekin lotuta, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Bilbon, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Hitzarmenaren arabera, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekintzen sustapena eta publizitatea egingo du EiTBk. Halaber, Euskaltzaindiak egingo dituen ekitaldi eta jardueren berri emango du telebista, irrati eta interneten.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmo hauek babestuko ditu Laboral Kutxak: Euskaltzaindiak urrian egingo duen 'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)' biltzarra; Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren ondarea gizarteratzeko eratutako 'Euskara ibiltaria' erakusketa berria; dialektologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra, eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren 10. liburukia.
Mendeurreneko ekimenak babestuko ditu Nafarroako Parlamentuak.
Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena berritu dute.
Antzinako testu juridikoen erakusketa, izaera lexikografikoko euskarazko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioaren hobekuntza eta mendeurrenaren ekitaldietan parte hartzea aurreikusten da.
Hitzarmen honek hiru urteko indarraldia izanen du.
Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua
Babesleak
Hedabide laguntzaileak
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus