Mendeurreneko lehen jardunaldia Baionako Herriko Etxean izanen da, irailaren 13an: 'Euskara batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018)'.
1964an Baionan egin ziren bilkuren ekarpenak gogoratu eta aztertuko dira, goizetik hasi eta arratsalderaino.
Parte-hartzaileak: Jean-Louis Davant, Gexan Alfaro, Janbattit Dirassar, Joseba Intxausti, Itxaro Borda, Peio Jorajuria, Jose Luis Aizpuru, Aines Dufau, Joseba Garai, eta Naroa Gorostiaga.
Izen-ematea: irailaren 10era arte (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 0 559 256426/ 943 428050/ 94 4158155).
Bide batez, dei zabal bat egin nahi dio euskal gizarte osoari: hain zuzen, aldi berriari ilusio berrituarekin ekiteko deia.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiak nahi du, eta behar du, gizarte-eragile guztiekin jardun, eta horretan agortuko ditu indarrak ondorengo urteetan”.
"EHUN URTE eta Euskaltzaindiaren eginbeharrak eta helburuak ez dira ia aldatu; egiteko moduak eta harreman-sareak, ordea, bai. Hori bera islatu nahi izan da mendeurrenaren logo berriarekin, gure betiko zuhaitzari beste itxura bat emanez, irekiagoa eta dinamikoagoa.
Etorkizunari begira jarri gara, ezbairik gabe.
Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuak ostiralean eginiko sarrera-hitzaldia, osorik.
Besteak beste, Mendeurrena zertarako baliatu nahi den azaldu zuen euskaltzainburuak. "Akademiak euskararekin, euskal kulturarekin eta euskal gizarte osoarekin duen konpromisoa berriztatu nahi du eta, bide batez, dei zabal bat egin nahi dio euskal gizarte osoari: hain zuzen, aldi berriari, XXI. mende korapilatsu baina itxaropentsu honi, ilusio berrituarekin ekiteko deia, denok baikara ezinbestekoak euskara biziberrituko badugu", esan zuen Urrutiak.