![](/dok/plazaberri/2024/uztaila/Espezializazio_diploma2.jpg)
- Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak elkarrekin atondu dute Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean espezializazio diploma.
- Diplomaren helburua da Euskaltzaindiaren egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.
Irakurri gehiago: 'Euskararen Normalizazioa eta Normatibizazioa XXI. Mendean' espezializazio diploma jarri dute... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2024/uztaila/Oihana.jpg)
- Badu sariduna ahozko hizkerari buruzko ikerketa-lan monografikoak sustatzeko helburuz argitaratutako 2024ko Mintzola deialdiak: Oihana Lujanbio. 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du ikerlariak bere proiektua lantzeko, eta ikerlana 2025eko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko du.
![](/dok/EBO_Gasteiz_Plazaberri.jpg)
- Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak? Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du irailaren 17rako, Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du, Akademiaren Arabako ordezkaritzan (Gaztelako atea, 54 / Gasteiz).
- Izen-ematea HEMEN
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
- Orotariko Euskal Hiztegiaren argitalpen berria edukiz aberastua eta itxuraz berritua datorkigu.
- 14. argitaraldi honetan, 154 sarrera berri, 243 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 48.521 adibide berri agertzen dira.
- Orotariko Euskal Hiztegia-k euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede.
- Azken urtean, Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko lau tutorial argitaratu ditugu. Honako hau da bosgarrena.
- Tutorial berri honetan aurrekoetan ikusi ez genituen ezaugarri batzuk agertuko dira, esaterako, unitate fraseologikoak (hitz konbinazioak).
- Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'k askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.