Modu horretan mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari berria, Hekimenek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian.
Estibalitz Alkortak agertu du Gobernu berrian badagoela euskal hedabideei buruzko “kezka eta ardura”, eta gaineratu du etorkizunean eman beharreko urratsa “publikoa eta pribatua” izan behar duela.
Akademiaren Bilboko egoitzan egin da mintegia, eta bertan elkartu dira kazetari, irakasle, politikari eta euskaltzain ugari, euskal hedabideen etorkizunari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.
“Komunikabideak funtsezkoak dira euskal gizartea kohesionatzeko”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
“Sinestetik ekitera” pasatzeko garaia dela esan du Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak.
Euskal hedabideentzat “babes iraunkor eta adostua” eskatu du Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak.
Ekitaldia Hekimenek eta Euskaltzaindiak antolatu dute, elkarlanean, eta Akademiaren Bilboko egoitzan egingo da (Plaza Barria, 15), goizeko 09:15etatik hasita (sarrera doakoa da).
Parte-hartzaileak: Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria; Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakasleak; Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategia.
Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak duten elkarlanari esker egin da lana, eta horretarako bat egin dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
Euskaltzaindiaren egoitza nagusiak (Bilboko Plaza Barria, 15) hartuko du ekitaldia, ostiral honetan, otsailak 24 dituela.
Parte-hartzaileak (hurrenkera honetan): Andres Urrutia euskaltzainburua; Gotzon Lobera Hiztegi Juridiko-Parlamentarioaren lantaldeko koordinatzailea; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria; Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria; Ainhoa Aznárez Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.
Euskal hedabideen elkarlana bideratzeko xedearekin sortu zen Hekimen (Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea), 2012an. Baina ez horretarako bakarrik, euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa garatzeko asmoa ere aitortu baitzuten hasiera-hasieratik.
Ezaugarri nagusi bi dituzte Hekimen-en parte hartzen duten hedabideek: euskara hutsez jarduten dute eta ez dira publikoak.
2013tik, Alberto Barandiaran da Hekimeneko zuzendaria. Esperientzia handiko kazetaria da Barandiaran, eta datorren asteazkenean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo den jardunaldian parte hartuko du, horretarako 'Esparru berria garai berrirako' berbaldia prestatu duela.
'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldia elkarlanean antolatu dute Hekimenek eta Akademiak, eta goizeko 9:00etan hasiko da, Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzaurrearekin. Sarrera doakoa da.
Hitzarmen-marko berriak sei urteko epealdia hartuko du (2017-2022).
Besteak beste, eta akordioaren bitartez, honako egitasmo hauek bideratuko dira: Ipar Euskal Herriari dagozkion argitalpenak segurtatuko dira, hala nola lurraldeko gaiak, idazle batzuen idazlan ala antologia batzuen argitaratzeak; Euskaltzaindiak euskara batuaren alorrean egindako lana zabaltzen eta hedatzen ahaleginduko da Euskararen Erakunde Publikoa; eta Akademiak toponimoen grafia egokiari buruz EEPk ukaiten dituen galderak erantzungo ditu.
Andres Urrutia, euskaltzainburua: “Hitzarmen hau bestelako pausoa da Euskaltzaindia goi mailako erakunde moduan aitortzeko. Jada egina da hori Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Nafarroan, eta oraintxe dator Iparraldearen orena”.
“Itun honekin euskal lanak sustatu nahi ditugu, batetik, eta, bestetik, euskararen presentzia indartu nahi dugu bizitza publikoan eta jendaurreko jardunean”, azaldu du.
Mathieu Bergé, EEPren presidentea: “Plazer bat da hitzarmen hau sinatzea, niretzat azkena izango dena, Euskal Elkargoarekin aldaketa handien garaian baikaude Ipar Euskal Herrian”. “Euskal Elkargoarekin aldaketak datoz, Herriko Etxeek euskararen eskumenak haren esku utzi ahal dituzte, baina, era berean, herriek mantendu behar dute euskararen aldeko ekimenak egiteko gaitasun hori”, gaineratu du.