Guztira, 90.759 bisita izan ditu gure atari digitalak, otsailean baino 10.602 gehiago eta urtarrilean baino 23.552 gehiago.
Martxoan, Akademiaren webguneak jasotzen dituen bisitarien kopuruak gora egin du berriro. Aurreko hilabetean legez, martxoan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, luzaz: 190.484 bistaratze izan ditu (otsailean 179.153 bistaratze izan ziren, eta urtarrilean 168.901). Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo du jendeak (81.230).
Bi egitasmo horien atzetik doaz Orotariko Euskal Hiztegia (44.278 bistaratze), Arauen atala (6.327) edo JAGONET kontsulta zerbitzua (6.007).
'Plazaberri' blogak ere gora egin du, 2.490 bistaratze izan dituela aurreko hilabetean (otsailean 2.290 izan ziren, eta urtarrilean 1.884).
Guztira 410.921 bistaratze izan ditu gure atari digitalak martxoan (otsailean, 386.197).
77 urte zituen Lizartzako euskaltzaleak, eta literaturaz gain, hiztegigintza eta toponimia landu zituen.
Bihar izango da enterrua, 19:00etan, Gros auzoko San Ignazio elizan (Donostian).
"Oker ez banago, 60ko hamarkadan ezagutu nuen lehen aldiz Charritton, Xabier Ugalde elorriarrarekin batera –Gurpidek bota zuen seminaristetariko bat izan zen–. Lapurdira joan nintzenekoa izan zen. Oroitzen naiz, nola hartu gintuen, zer abegiz tratatu gintuen Koldo Altzibar nire auzotar eta adiskide minak. Hegoaldeko batentzat, diktadurapean geundenentzat, beste mundu bat zen.
Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztu da, gaur, Nafarroako Parlamentuan.
Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza- hitzarmenaren emaitza da, eta proiektuan parte hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak berak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak.
1.754 hitz eta esamolderen lan-corpusa landu du lantaldeak, eta hortik Hiztegiak 1.438 sarrera jaso ditu euskaratik gaztelaniara, eta 1.409 gaztelaniatik euskarara.
Ainhoa Aznárez Igarza Nafarroako Parlamentuko lehendakariak esan du Parlamentua prest dagoela “behar adina lege-egokitzapen bultzatzeko, horrela, hizkuntza politika eraginkorraren eskutik, euskara sustatu eta normalizatzeko eta haren diskriminazioari buelta emateko”.
Andres Iñigo Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak adierazi du hiztegia egitean ireki den bideak fruitu berriak ekarri behar dituela: “hizkuntza batasuna ekarri behar du, doinu eta kolore desberdinekin eta errealitate sozial eta geografiko desberdinetan murgilduta”.
Larunbatean, Jean-Louis Davantek Eusko Ikaskuntzaren 2016ko Manuel Lekuona Saria jaso zuen, Ürrüstoi-Larrabilen. Momentuz, Ipar Euskal Herriko sei lagunek jaso dute sari hau.
Ekitaldian, mahaiburu izan ziren Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro; EIren Ipar Euskal Herriko lehendakariordea, Jean-Michel Larrasquet; Ürrüstoi-Larrabileko alkate Allande Davant; eta Battitu Coyos euskaltzaina, kaleratu berri den Davanten bio-bibliografiaren egilea.
Coyosek bertan irakurri zuen gorazarre testua osorik transkribatzen dugu, ondoren.