Idazle eta itzultzaileari Meñakan egin zioten omenaldia jaso du aldizkariak, 297. zenbakian.
Martxoaren 6an Radio Bilbaok emandako Bikaintasunaren Saria jasoko du Baraiazarrak, Bilboko Guggenheimen.
Gaur, euskara lan-hizkuntza duten bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztu dute.
Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak 2011n sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, eta parte hartu dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batzar nagusiek, IVAPek, UZEIk eta Euskaltzaindiak.
Hiztegiak 1.754 hitz eta esamolderen lan-corpusa landu du, eta hortik Hiztegiak 1.438 sarrera jaso ditu euskaratik gaztelaniara, eta 1.409 gaztelaniatik euskarara.
Kritikariek euskal haur literaturaren abiapuntutzat jo izan dituzte bere bi lan (Itchulingo anderea eta Xoria kantari), eta euskal irratigintzaren aitzindarietakoa ere izan da Minaberry.
Euskaltzain ohorezkoak "euskararen ikerketa eta hedapenean egindako lan eskerga" nabarmendu dute Radio Bilbaoko arduradunek.
Martxoaren 6an jasoko du saria karmeldarrak, Guggenheim Museoan egingo den ekitaldi batean
Modu horretan mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari berria, Hekimenek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian.
Estibalitz Alkortak agertu du Gobernu berrian badagoela euskal hedabideei buruzko “kezka eta ardura”, eta gaineratu du etorkizunean eman beharreko urratsa “publikoa eta pribatua” izan behar duela.
Akademiaren Bilboko egoitzan egin da mintegia, eta bertan elkartu dira kazetari, irakasle, politikari eta euskaltzain ugari, euskal hedabideen etorkizunari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.
“Komunikabideak funtsezkoak dira euskal gizartea kohesionatzeko”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
“Sinestetik ekitera” pasatzeko garaia dela esan du Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak.
Euskal hedabideentzat “babes iraunkor eta adostua” eskatu du Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak.
- Euskarazko hedabideen etorkizuna hizpide, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian
- Euskararen eremuko bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztuko dute
- “Egoera larrian daude euskal hedabideak, baina aukerak ere zabalak dira”
- Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia areagotzeko hitzarmena sinatu dute EEPk eta Euskaltzaindiak