![](/dok/plazaberri/2022/martxoa/mirenazkarate.jpg)
- Martxoaren 15ean izango da estreinakoa (16:30-18:30), Akademiaren Donostiako ordezkaritzan (Euskararen Luis Villasante Ikergunea), eta bigarrena martxoaren 29an, Bilbon, Akademiaren egoitzan.
- Miren Azkaratek gidatuko du Donostiako saioa, EIZIEko bazkideentzat berariaz prestatutakoa.
Irakurri gehiago: ‘XXI. mendeko Euskararen Gramatika’ren gakoak azaltzeko ikastaroak antolatu ditu Euskaltzaindiak,... Iruzkin berria idatzi
- Iazko edizioa urri samarra izan zen ikusleetan, baina aurtengoa 2019ko kopuruetara iritsi da ia-ia. Hala, sei antzezlan, txotxongiloen tailerra, bakarrizketak, ipuin-kontalaria, ikusle kluba, irakurketa dramatizatua, magoa… Denetarik izan da Bilboko Zazpikaleetan, eta guztira 400 antzerkizale baino gehiago bildu dira hainbat antzezlekutan.
![](/dok/plazaberri/2022/martxoa/sara1.jpg)
- Aurtengo Biltzarra apirilaren 10ean eta 11n izanen da, eta Euskaltzaindiak hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu bertan: Txomin Peillenen olerki liburua (Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons.1951-2021), Jean-Louis Davantek landutako Nafarroako Blanca Trajeria, eta Jean Elizalde Zerbitzari idazle azkaindarraren Antologia, azken hori Jabier Kaltzakortak paratua.
- Otsailaren 23an, Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuen Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi berriak. Liburutegia eta Batzar-gela bisitatu ostean, Akademiaren Ohorezko Liburuan sinatu zuen.
- Bisitaren bideoa, hemen: https://labur.eus/Vmcqi
- Ohorezko euskaltzain berriek diplomak jaso zituzten pasa den ostiralean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egin zen ekitaldian, 26 diploma banatu ziren.
- Ekitaldiaren bideoa, hemen: https://labur.eus/az15V