- Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak bere olerkirik aipagarrienak bildu ditu liburu batean: 'Ene bertsoen bilduma (1951-2021)'.
- Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztuko du antologia: igande honetan, apirilaren 10ean, goizeko 11etan.
- Euskaltzaindiak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzaz plazaratu du argitalpen berria.
Irakurri gehiago: Txomin Peillen: "Orain dela 70 urte idatzi nuen lehenbiziko poema" Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/apirila/2560px-Maidan_Nezalezhnosti2.jpg)
- 1995ean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak araua, eta hartan zehaztu zuen euskaraz Kiev dela Ukrainako hiriburuaren izena. Hau da, duela 27 urte erabaki zuen hori Akademiak, eta kontuan hartu zuen, horretarako, zer erabiltzen zen inguruko erdaretan eta erdara nagusietan.
- Kiev arautu zuen Euskaltzaindiak, baina ez errusiera lehenetsi zuelako eta ukrainera zokoratu, baizik eta Kiev exonimotzat (salbuespentzat, nolabait esateko) hartu zuelako, gure inguruko hizkuntzetan gertatzen den bezala.
- Bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskararen Akademiak eta Bertsozale Elkarteak.
- Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako, zabalkunderako, ikerketarako eta transmisiorako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
- Besteak beste, Bertsolariek kantuan darabilten hizkuntzaren azterketa linguistikoa ikerketa abian jarri nahi da, baina lan-ildo askori ematen die bide akordio honek.
- Jean Elizalde 'Zerbitzari' (1883-1961) Azkainen jaio zen apaiz, euskaltzain eta euskal idazlea izan zen. Liburu honetan Jabier Kaltzakorta euskaltzainak 'Zerbitzari'ren bizitzaz zertzelada sakonak eskaintzen dizkigu eta, halaber, eta horretan datza argitalpen honen balio nagusia, bere idatzien hautaketa bat ondu eta aurkezten du.
- Euskaltzaindiak Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean argitaratu du liburua, Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztuko dena (apirilaren 10ean, 11:00etan).
- Bideoa: https://labur.eus/fcMKd
- Euskaltzaindiaren egoitzan egin da Ageriko bilkura, eta bertan izan dira 2021ean zendutako euskaltzainen senideak ere.
- Karlos Otegik irakurri du Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainaren hilberri-txostena; Kaxildo Alkortaren ibilbidea Iñaki Sarriugarte Mendebalde Kultura Elkarteko kideak aletu du; Ramuntxo Camblong euskaltzain urgazleari buruz Gexan Alfarok idatzitako testua Adolfo Arejitak irakurri du; eta, azkenik, Allande Socarros euskaltzain urgazleari buruz Jean-Louis Davantek idatzitako hilberri-txostena irakurri du Battittu Coyosek.
- Euskaltzaindiak Gorka Aulestia, Kaxildo Alkorta, Ramuntxo Camblong eta Allande Socarros omenduko ditu ostiraleko Ageriko bilkuran
- Udaberrian, sanjose-loreak (ez *San Jose loreak)
- Pello Apezetxea etnografo, idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da, 89 urte zituela
- Txile hizpide hartuta, idazkera-gomendio pare bat