![](/dok/plazaberri/2022/otsaila/forum.jpg)
- Aurten, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituak Ramon Saizarbitoriari egingo dio gorazarre, Martutene eleberriak hamar urte bete dituela aitzakiatzat hartuta.
- Klasikoen Irakurraldia ekainean izanen da, baina aurretik Forum mamitsuak antolatu ohi dira, atari gisa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15).
- Otsaileko Forum-ean honako hauek parte hartuko dute (19:00etan):
- Otsailak 21, astelehena: Pedro Alberdi eta Markos Zapiain.
- Otsailak 22, asteartea: Mariasun Landa eta Juanjo Olasagarre.
- Otsailak 23, asteazkena: Itxaro Borda eta Iban Zaldua.
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiaren adierazpenen argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan argitalpen osoa eskura daiteke).
- Andres Iñigo (Sustapen batzordeko aholkularia): "Akademiak bere iritziak, kezkak eta eskaerak aurkezten ditu, adierazpen modura, botere publikoen aurrean nahiz jendaurrean, euskararen garapenerako bermeak kolokan jarri, kaltetu edo ukatzen direla ikustean".
- Euskaltzaindiaren bilduma garrantzitsu bat da Euskararen lekukoak, euskal idazle klasikoen edizio kritikoak biltzen dituena. Besteak beste, honako hauek: Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiaie eta Ioannes Etxeberri Ziburukoaren Manual Devotionezcoa, (Patxi Altunak paratutakoak); Jose Mari Satrustegiren Euskal testu zaharrak; Resurrección María Azkueren Latsibi eleberria (Mirari Alberdik prestatutako edizioa); edo Refranes y Sentencias (Joseba Lakarrak paratua).
- Orain, lan zaharrenen birdigitalizazioa burutu du Euskaltzaindiak. Horrela, lan esanguratsu hauen datuak osatu dira eta obra guztiak daude ikusgai (liburu bakoitzak bere fitxa osoa du); gainera, aurkibidean klik egin daiteke, kontsulta azkartzeko.
- Liburu guztiak PDF formatuan jaitsi daitezke.
![](/dok/plazaberri/2022/otsaila/klima-1.jpg)
- Klima-aldaketaren inguruko esamolde ugari ari dira txertatzen eguneroko hizkeran, baita euskaraz ere, eta Euskaltzaindiak eta UZEIk horien hautaketa bat egin eta Klima-aldaketaren oinarrizko lexikoa argitaratzeko beharra antzeman dute, oinarrizko kontzeptu batzuk argitu eta euskarazko terminoak finkatzen laguntze aldera.
- Oinarrizko lexikoa, HEMEN
- Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoaren helburu nagusia da gure hizkuntzaren iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa bultzatzea euskararen lurralde guztietako gazteen artean.
- Otsailaren 2an egin zuten estreinako saioa Aita Larramendi ikastolan, eta sei orduz jardun zuten zeregin horretan.
- Zirriborratu duten proiektuan, Andoaingo euskararen historia soziala aztertzea izango dute helburu.