- Euskaltzaindiak emandako arauetan jasotzen diren pertsona-izenak, deiturak eta leku-izenak aspalditik ikus daitezke EODAren bitartez, baina honako bilaketa-tresna berri honetan, aldiz, onomastikari dagozkion arau horietan guztietan eman diren erregistro guztiak bila daitezke, haietan agertzen diren datuekin.
- Guztira, 8.500 erregistro jasotzen ditu corpus horrek.
- Arauen Datutegi Onomastikoa (ADO), hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/ado
Irakurri gehiago: Arauen Datutegi Onomastikoa (ADO): Euskaltzaindiaren arauetako datu onomastikoak kontsultatzeko... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/urtarrila/PiarresLarzabalkolegioko_Ikasle-irakasleak.jpg)
- Euskaltzaindiak bere egoitzan hartu zituen atzo Piarres Larzabal kolegioko ikasle eta irakasleak. Bilboko Plaza Barrian dagoen eraikuntza bisitatu ondoren, Ipar Euskal Herrian euskaraz azterketak egiteko dituzten zailtasunak azaldu zituzten, eta atxikimendua eskatu zioten Euskararen Akademiari.
- Frantziako gobernuak Bidasoaz bestaldeko ikasleei hezkuntza euskaraz jasotzea onartzen badie ere, mailaz igarotzeko azterketak, idatziz zein ahoz, ezin dituzte euskaraz egin.
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 329 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (211 sarrera eta 118 azpisarrera); era berean, 306 forma moldatu edo findu ditu.
- Berrikuntzak HEMEN
- 2021ean, guztira 2.202 forma landu dira: 1.281 moldatu eta 921 forma berri jaso (638 sarrera eta 283 azpisarrera).
![](/dok/plazaberri/2022/urtarrila/OEH.png)
- OEH eguneratu du Euskaltzaindiak: 14. 600 adibide egituratu dira TEI delako testu-kodeketaren arabera, adibidetegian kontsultak egiteko aukera zabalduz, eta 80 sarrera eta 103 azpisarrera berri gehitu dira.
- Azken hogeita bost urte hauetan argitaratu diren gramatikek baliatzen dituzten kontzeptuak aintzat hartu dira XXI. mendeko Euskarazko Gramatika egiterakoan. Honela, kontuan hartu dira azken urteetan egindako ikerketa teorikoak, baina deskribatzailea da gramatika hau, ez teorikoa.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/VNHIM
- Liburua erosteko: https://labur.eus/nLrQV
- 2021ean, 674.260 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak
- HABEk eta Euskaltzaindiak argitalpenak kaleratzeko egitasmoak partekatuko dituzte (bideoa)
- Euskaltzaindiaren datu-baseak hornituko dituzte HABEk sortzen dituen testu-multzoek
- Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio ‘Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz’ egitasmoari