- Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua): "Galtze handia dugu Zuberoa txikiarentzat, eta zabalkiago Euskal Herri osoarentzat ere, horren zerbitzari sutsua baitzen, eta bien arteko zubi fidela".
- Allande Socarrosen gorpua Mauleko beilatokian izanen da bihartik aitzina, bi egunez. Orduak: 09:00-12:00 eta 14:00-19:00.
Irakurri gehiago: “Socarros, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko langile porrokatua” Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/abendua/hazparne1.jpg)
- Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazle zuberotarra hil da.
- Battittu Coyos (Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria): "Gure euskal gizartearen ezagutza handia zuen, zuberera eta euskara batua izigarri ontsa menperatuz. Zubereraz erraten den bezala, espiritü fi eta zorrotz zen, arraileriant".
![](/dok/plazaberri/2021/abendua/asocarros.jpg)
- Allande Socarros kazetari, euskaltzale eta euskaltzain urgazlea zendu da, 64 urte zituela.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Socarros, Euskara eta Euskaltzaindia maite eta sustatu zituen zuberotar fierra".
- Ikerlan honek garai historiko baten, hain zuzen, 1868an Espainian gertatu zen gobernu aldaketaren aurrean gipuzkoarren jarreren lekukotasuna ematen du eta, halaber, donostiarren ahozko herrikoiaren aztarna erakutsi.
- Ana Toledo euskaltzain osoak eta Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazleak ondu dute ikerlana.
- Elixabete Perez Gaztelu: "Liburu honetan agertzen diren bost hautuek (solasak) ispilatzen dute XIX. mende erdialdeko Donostia". "Lekukotza historikoaz gain, egileak darabilen hizkeragatik da interesgarria".
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/VGjwj
- UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Antxoka Agirreren ikerlana plazaratu dute: Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018).
- Jon Sarasua: “Ikerketa hau begi aurrean izan nuenean ohartu nintzen lehen aldiz marraztu zitzaidala gure ibilbidearen kontakizun sendoa. Ez geneukan”.
- Antxoka Agirre: "Bertsolaritza ikertua izan da, baina faltan hartzen nuen bertsolaritza fenomeno sozio-kultural bezala azaltzen zuen lan bat".
- Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak Bonifacio Echegaray euskal legelaria gogora ekarriko digute haren heriotzaren 65. urteurrenean
- Euskaltzaindiaren 2021eko argitalpenak Durangoko Azokan
- XXI. mendeko ‘Euskararen Gramatika’ argitaratu du Euskaltzaindiak
- A. Arejita: "Liburu honek ikuspegi gaurkotua ematen du dialektologia ikerketei buruz"