- Pasa den ostiralean izendatu ziren, Iruñeko udaletxean izan zen azaroko Osoko bilkuran.
- Oraingo honetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko urgazleak izendatu dira, Arabakoak 2015ean izendatu baitziren, eta Nafarroakoak 2016an.
(Argazkian, 2018ko ekitaldia: diploma-ematea Donostiako Luis Villasante Ikergunean euskaltzain urgazle eta ohorezkoei)
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko berri izendatu ditu Iruzkin berria idatzi
- Joan Beriain idazlearen Tratatzen da nola entzun behar den meza / Tratado de cómo hay que oír misa lanaren faksimile edizioa argitaratu du Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Euskaltzaindiaren webgunean eskuratu daitekeena.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/Onhob
- Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du gaur azaroko Osoko bilkura, eta Enrique Maya hiriko alkateak euskaltzainak agurtu nahi izan ditu. Andres Urrutia euskaltzainburuak Joan Beriainen 1621eko Tratatzen da nola entzun behar den meza liburuaren faksimilea oparitu dio alkateari.
- Euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka bere sarrera-hitzaldia paratzeko; horren buruan, harrera ekitaldia egingo da.
- Alfontso Mujikak Ibon Sarasolaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian.
- Mujika aintzat hartuta, 94 dira sorreratik Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.
- "Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiaren XXVI. Jagon Jardunaldiak Nafarroako hezkuntzara begira jarri zituen aditu eta arituak, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Trukerako eta elkarlanerako asmoak izanik, teorietatik urrundu eta, batik bat, egiazko esperientziak azpimarratu nahi izan zituzten, Andres Urrutia euskaltzainburuak sarrerakoan nabarmendu zuen gisan, “euskararen etorkizunerako ildo eta konponbide berriak aterako direlako horietatik (...).
(Garbiñe Ubedaren kronika)