- Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiak XXVI. Jagon Jardunaldia antolatu zuen Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
- Besteak beste, euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztertu zen bertan.
- Euskaltzaindiaren adierazpena HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- "Euskarak eremu ez-formalak (jostalekua, karrika, aisialdia, kultura, kirola, lan-mundua eta abar) behar ditu hiztunak ohikotasunez euskaraz bizi daitezen. Euskara biziberritzearen azken xedea euskaraz arrunki bizitzea baita!"
Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen adierazpena (2021-11-19)
- XXVI. Jagon Jardunaldia: Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak.
- Ana Ollo (Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria); "Testuinguru konplexua dugu, eleaniztasuna, atzerriko familiak, pantailen kontsumo handia... Horrek euskararentzat aukera berriak sortzera behartzen gaitu".
![](/dok/plazaberri/2021/azaroa/minondotarrak1.jpg)
- Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Euskaltzaindiak liburu deigarri bi argitaratu ditu: XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten duten gutunak, hots, Jose Ramon Minondok Olaberria burdinolara bidalitako gutunak.
- Patxi Salaberrik, Juan Jose Zubirik eta Iker Salaberrik paratu dute argitalpen bikoitza, hain zuzen, Iker bildumako 42. zenbakia. Lehen liburukiak gutunen edizioa dakar, Minondotarren zuhaitz genealogikoarekin batera, eta bigarren zenbakiak gutunen hizkuntza azterketa zorrotza.
![](/dok/plazaberri/2021/azaroa/Camblong1.jpg)
- Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua): “Gizon argia eta fina zen, alaia eta ber denboran serioa, sutsua baina diplomata, lagunkina, familian ere gozoa itxura guztien arabera. Oroitzapen bikainik uzten digu, eta penak araberan".
- Henri Duhau (ohorezko euskaltzaina): "Beti errepikatzen zuen kontent zela bere aita zenak emanik enpresari gogoa. Ni ere enpresari nintzen, enpresari txiki, baina enpresari, eta harekin osoki bat nengoen. Kooperatibismoaren bultzatzaile handi bat izan zen".