- Espainiako Senatuko presidente batek Euskaltzaindia bisitatzen duen lehen aldia izan da gaurkoa. Txema Oleaga senatariarekin batera izan da Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Plaza Barriko eraikinean, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Adolfo Arejita idazkariarekin batzartu dira. Etorkizunean, bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko gogoa erakutsi dute batzuek eta besteek.
Irakurri gehiago: Ander Gil García Espainiako Senatuko presidenteak Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu du Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzain ugari bildu zen atzo Saran (Lapurdi). Urtero bezala, Euskaltzaindiak azken hilabeteotan plazaratutako lanak erakusteko aukera izan zuen. Era berean, Akademiak bi liburu interesgarri aurkeztu zituen jendaurrean: Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria, eta Jean-Louis Davant-en Ozaze Jaurgainean. Jean de Jaurgainen Züberoa Herriko kontaira poetiko zenbait itzulpen-lana.
- "Aspaldi izan nuen Kaxildo ezagutzeko zoria. 1980ko hamarkadan topo egin genuen itzultzaileon arteko bileretan. Nahiz eta bera itsasaldekoa izan eta ni baserrikoa, berehala sortu zen gure artean lotura estua (...)
- Euskaltzain urgazle izendatua 2013ko otsailaren 22an, Euskalkien lantaldean jardun zuen 2001etik aurrera.
- Hilbeila Bilboko Funetxean (Basurtu) izango da: gaur, 17:00etatik 20.00etara, eta bihar (urriak 11) 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20.00etara. Azken agurra, Getariako Salbatore elizan izango da, urriaren 12an, arratsaldeko 18:30ean.
![](/dok/plazaberri/2021/urria/davant-casenave.jpg)
- Igandez izanen da prentsaurrekoa, 12:00etan, eta bertan Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria eta Jean-Louis Davant-en Ozaze Jaurgainean. Jean de Jaurgainen Züberoa Herriko kontaira poetiko zenbait itzulpen-lana aurkeztuko dira.
- Jon Casenaveren 'Euskal literaturaren historiaren historia' liburuaren edizio berria
- ‘Molac legeak’ ekarri dituen ondorioak aztertuko dira urriaren 22an izanen den jardunaldian
- Munduko arkitekturako izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak
- J. L. Davantek Jean de Jaurgainen sei kondaira poetiko itzuli ditu