- OEH eguneratu du Euskaltzaindiak. Bilaketak hobetu dira eta edukiak gehitu.
- Besteak beste, P. Lhanderen Yolanda eleberria osorik hustu da eta Onomastikako gaiak atal berri batean ezarri dira, sarreraren buruan.
Irakurri gehiago: Orotariko Euskal Hiztegia: bilaketak hobetu dira eta edukiak gehitu Iruzkin berria idatzi
- Bilboko Udalaren babesarekin, LAUTAN HIRU antzerki jaialdiaren hirugarren aldia antolatu du aurten Euskaltzaindiak. Aurrekoetan bezala, Bira Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxearekin elkarlanean antolatu du jaialdia Akademiak.
- Horrez gain, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak.
- Gidoia sarituko da lehenik (700 euro), eta epaimahaiak hala baderitzo, 2022ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko litzateke lan saritua (beste 700 euro bideratu dira horretarako).
- Oinarri-arauak, HEMEN
![](/dok/plazaberri/2021/abuztua/FOTO.Ramon-Saizarbitoria.jpg)
- Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak 'hiria' kontzeptua bere narratiban nola garatu duen ikertu du Irati Majuelok: Lehen eleberrigintza urbanoa: Saizarbitoria kasu paradigmatiko gisa. Horretarako, Saizarbitoriaren bi liburutan (Egunero hasten delako eta Ehun metro) hiria nola aurkezten eta sinbolizatzen den ikertu du.
- Artikulua Euskera 2020, 2 agerkarian argitaratu du Euskaltzaindiak, HEMEN
- Euskera 2020, 2 osorik irakurri edo jaisteko, HEMEN
- Miren Ibarluzearen ikerlan mamitsu honek 2018ko edizioko Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena VI. Saria irabazi zuen. Liburuaren abiapuntua tesi hura da, baina moldatua eta berregituratua.
- Lan luzeago hartako gakoak hautatu dira, eta orduan gaika eta bereiz emandako kapituluetan aztertutakoa denboraren ardatzean kokatuta eta harilkatuta dakargu oraingoan, euskal literatura itzuliaren bilakaeraren historiaren bertsio baten kronika bat eskaintzeko.
- Edizioaren ardura: Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
- PDFa jaisteko, HEMEN
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/IMG-20210729-WA0015.jpg)
- Elkarrizketan, Bilboko gotzain izendatu berriak, Joseba Segurak, badio Euskal Autonomia Erkidegoan “beste leku batzuetan baino sekularizazio azkarragoa gertatzen ari dela, eta horretan, euskal nortasuna erdigune bilakatu dela”.
- Aldizkaria HEMEN eskura daiteke.