![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/elkanooooooIRUDIA.jpg)
- Getariako Artzape aldizkarikoek galdera egin dute ea zein den formulazio egokia bi izendapen hauen artean: Elkanoren Eguna ala Elkano Eguna.
- Gramatika batzordeak eta Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeak, elkarrekin adostuta, honako iritzi hau eman nahi dute: Elkanoren Eguna da izendapenaren aukera zuzen eta egokia. Eta, bestetik, aposizio eran moldaturiko Elkano Eguna izendapena ez da egokia, ez dago-eta Elkano izena duen egunik.
- Nolanahi ere, argi gera bedi Elkano Fundazioa izena egoki eraturik dagoela aposizioan, fundazio jakin baten deitura adierazten duelako.
- Irizpena osorik, HEMEN
Irakurri gehiago: ‘Elkanoren Eguna’ eta ez ‘Elkano Eguna’ Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/badalab.jpg)
- Euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da laborategia, prototipo berriak proposatuz. Hizkuntza teknologiarekin esperimentatzea ere izango du jomugan.
- BADALAB laborategia abian jarriko duen partzuergoa eratu da gaur Gipuzkoako Foru Aldundian. Euskaltzaindiak egitasmoaren Gobernu batzordean parte hartuko du (Miriam Urkia izango da Akademiaren ordezkaria), beste erakunde eta euskalgintzako eragile batzuekin batera.
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Iker sailburua): "Euskararen normalizazioan urratsak egin nahi baditugu, behar-beharrezkoa dugu sistematikoki berritzea, eta berrikuntza sistematiko hori elkarrekin egitea, modu osagarrian gauzatzea. Eta berrikuntzarekin batera bada indartu behar genukeen beste arlo bat: hausnarketa sosegatuarena".
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/EBE.jpg)
- Lehen argitaraldia 2018ko urrian eduki eta harrera ezin hobea izan duen Euskara Batuaren Eskuliburuak 4. argitaraldia ikusi du egunotan paperezko bertsioan. Orain, hurrengo argitaraldiarekin konparatuta, ez du alde esanguratsurik; ukitu txiki batzuk baino ez ditu izan. EBE digitalak ere jaso ditu, noski, aldaketa xume horiek.
- Euskaltzaindiaren Hiztegian izan diren eguneratze eta aldaketek eragin dituzte, alde batetik, ukitu txiki horiek (esaterako, husna hitza onartu izanak); eta bestetik, forma aldeko bestelako doitze-egokitze-hobetze puntual batzuk.
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/azalaMOZTUTA.jpg)
- Euskaltzaindiaren mendeurreneko Gramatika jardunaldiko edukiak biltzen dira zenbaki honetan. Bertan, Rosario Álvarez, Miren Azkarate, Ignacio Bosque, Gemma Rigau eta Pello Salabururen artikuluak irakur daitezke.
- Halaber, alor desberdinetako ikerketa artikuluak ere jaso dira: literatura, onomastika, soziolinguistika, gramatika, euskararen historia,... Egileak jarraiko hauek dira: Asier Bidart, Eneko Bidegain, Roberto González de Viñaspre, Jone Hernández eta Jaime Altuna, Irati Majuelo, Sergio Monforte, Amaia Serrano, Belen Uranga, Ane Urizar eta Irati Urreta.
- PDFa jaisteko, HEMEN
© normalizatzeko Legearen 40. urteurrenaren atarian, mintegi mamitsua antolatu dute gaur Bilbon Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Jardunaldian, legearen printzipioak, helburuak, ekarpenak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertu dira.
Hizkuntzalariek, soziolinguistek, unibertsitateko irakasleek, erakunde publikoetako eta euskal kulturaren munduko ordezkariek euskara biziberritzeko bide berriak jorratu dituzte mintegian, Euskararen Legeak berak ematen dituen aukerak azterturik.
- Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bigarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu da eta azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso dira
- Mintegia: ’Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian’
- Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxean egin du ekaineko Osoko bilkura