- Euskaltzaindiak Linguatec Kongresuan parte hartuko du. Bihar, ekainak 17, Pauen izanen da Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoa. Etzi, ekainak 18 dituela, Donostiako Miramar Jauregian izenpetuko da Adimen Artifiziala Hizkuntzan Mugaz Gaindiko Bikaintasun Sarea eratzeko manifestua.
- Euskara Eskuz Esku proiektua garatu du Euskaltzaindiak INTERREG poctefa LINGUATEC -en baitan.
Iruzkin berria idatzi
- Besteak beste, bi argitalpen landuko dira: Juan de Beriainen (Utergako abatea, 1566an jaioa) meza entzuteko eskuliburu elebidunaren faksimilea; eta Jose Ramon Minondoren eskutitz batzuk, Goizuetan aurkitutakoak eta 1790 eta 1807 urte bitartean idatzitakoak.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Hitzarmen honen bidez sustatuko dira Euskaltzaindiak 100 urte geroago indar eta gogo osoz hartzen dituen erronka berriak, besteak beste, digitalizazioa, ezagutzaren transferentzia eta jendearekiko harremanak eta zerbitzua”.
- Hitzarmen berriaren eskutik, elkarlanean jarraituko dute erakunde biek, euskarari buruzko azterlanak, argitalpenak eta hizkuntza hedatzeko ekintzak, ikastaroak eta hitzaldiak bultzatuz.
- Gasteizko Toponimia egitasmoak berebiziko tokia du hitzarmen honetan. Gaur bertan, Arratzua III ikerlana aurkeztu du hedabideen aurrean Elena Martínez de Madina euskaltzain urgazleak.
- CDa erosteko, HEMEN
- Lanaren PDFa jaisteko, HEMEN
- Urtero bezala, Euskaltzaindiaren argitalpenak Bilboko Liburu Azokan izanen dira, ekainaren 13a bitarte.
- Irakurleak Bilboko Areatza plazan aurki ditzake, besteak beste, honako argitalpen hauek: Euskal Literatura itzuliaren egitura eta islak (1975-2015); Gipuzkoa Antzinaroan: Hizkuntzak eta eremu linguistikoa onomastikaren argitan; Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi; Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean...
- Euskaltzaindiaren webgunean ere kontsulta ditzakezu.
- Aurtengo azokan, Ramon Saizarbitoria idazle eta euskaltzain urgazleak jasoko du Urrezko Luma.
![](/dok/plazaberri/2021/ekaina/linguae.jpg)
- Euskaltzaindiaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko lankidetzari esker, ezagutzen den euskarazko lehenbiziko liburua hainbat hizkuntzatan argitaratu da. Aurreneko argitalpena 2011n plazaratu zuen Euskararen Akademiak, euskaraz gain, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz, hain zuzen. Bigarrena 2013an, galegoz, katalanez, errumanieraz, kitxuaz, txineraz eta arabieraz (liburu hau salgai dago Euskaltzaindiaren webgunean).