- Euskaltzaindiarentzat aurrerapausoa da Frantziako Asanblea Nazionalak onartu berri duen hizkuntza gutxituen aldeko legea, baina uste du Frantziak zor historikoa duela hiztunen elkarte gutxituekin, luzaroan baztertuak izan baitira euskara, bretoiera, katalana, okzitaniera, korsikera eta bestelako hizkuntzak baliatzen dituzten herritarrak, Errepublikak berak aitortutako pertsona guztien eskubideen berdintasuna urratuz.
- Euskaltzaindiak dei egiten die Frantziako agintariei nazioartean indarrean dauden arauak eta emaniko gomendioak bete edota berrets ditzaten, hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta biziberritzeko asmoz.
- Adierazpena, hiru hizkuntzatan: EU - FR - ES
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak kezkaz ikusten du Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko... Iruzkin berria idatzi
- LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izanen da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an.
- Bilboko Udalak babesten du, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua.
- Antzezlanak Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15) eta BIRA espazioan (Erronda kalea, 2) eskainiko dira. Sarrerak, ostera, Cafe Bar Bilbaon salduko dira, astelehenetik aurrera.
- Eusko Jaurlaritzak COVID 19ari aurre egiteko ezarri dituen neurri guztiak zorrotz beteko dira.
- Egitaraua, HEMEN
- Bihar, apirilak 23 dituela, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Euskaltzaindiak ekimen horrekin bat egin izan du urtero-urtero. Horregatik, bihar, webgunean salgai dauden argitalpenek % 10eko beherapena izango dute eta ez da bidalketa gasturik kobratuko.
- Euskaltzaindiaren liburuak, HEMEN
- Andres Urrutia euskaltzainburua eta Erramun Osa idazkariordea Rosas Menéndez Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentearekin, Rosina López-Alonso presidenteordearekin eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariarekin bildu ziren atzo Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Gaur egun, 98.060.414 testu-hitz ditu Lexikoaren Behatokiak (2009an 4.000.000 zeuzkan), eta aldian-aldian eguneratzen da.
- Lexikoaren Behatokiaren helburua XXI. mendeko euskararen isla zabala eta eguneratua izatea da, askotariko argitalpenak baliatuta.
- Euskaltzaindiak, batez ere, hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko erabiltzen du corpus hau.
- Jasone Salaberria hizkuntzalaria zendu da
- Patxi Galé (euskaltzain urgazlea): "Barinatxa eta ez La Salvaje; Aizpurupe eta ez Playa Gris".
- Euskaltzaindiak Euskal Herriko hondartzen izenak finkatu ditu
- Luis Mari Zaldua: "Lan honen xedea da Gipuzkoako Antzinaroko hizkuntza egoeran argi egiten laguntzea"