- Galizieraren, euskararen eta katalanaren zaintza era ofizialean aitortuta duten erakundeek adierazpen bateratua sinatu dute aurreneko aldiz. Hiru erakundeon jardueraz denaz bezainbatean, botere publikoentzako aholkularitza-lana aldarrikatzen du testuak, «eztabaida publiko informatu eta arrazional batean laguntzeko, elkarrekiko errespetuaren mesedetan», hizkuntzak hezkuntza-sisteman eta gizarte-esparruan duten lekuari buruzko eztabaidaren egungo ingurumarian.
- Hiru erakundeek gogorarazi dutenez, hizkuntza koofizialek presentzia indartua behar dute eskolan, berezko hizkuntzen etorkizuna ziurtatuko bada, eta horrek ez diola ekarri, ez ekarriko, «inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari».
- «Espainiako Estatuak zaindu eta jagon beharreko aberastasuntzat hartu behar du hizkuntza-aniztasuna; ez, ordea, baztertu behar den arazotzat», dio testuak amaieran.
- Adierazpena (euskaraz, galizieraz eta katalanez) HEMEN
Irakurri gehiago: Real Academia Galegak, Euskaltzaindiak eta Institut d 'Estudis Catalans-ek eleaniztasuna... Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz. Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari laguntzeko xedez.
- Era berean, LAUTAN HIRU jaialdiaren hirugarren edizioa udaberrira atzeratu da.
- Juan Antonio Letamendia, Jean-Baptiste Etxarren, Angel Ibisate, Pierre Andiazabal eta Joan Mari Torrealdai omendu ditu gaur Euskaltzaindiak.
- Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria eta Andres Urrutia izan dira mahaiburu Donostiako Tabakaleran egin den ekitaldi hunkigarrian. Hildakoen senideak ere bertan izan dira.
- Euskaltzaindiak 2020an hildako lau euskaltzain eta 2019an zendutako bat omenduko ditu bihar Donostiako Tabakaleran egingo den Ageriko bilkuran.
- Ekitaldira aurretiaz izena eman dutenak joan ahalko dira bakarrik, eta Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituen neurri guztiak zorrotz beteko dira.
- Euskaltzaindiak Akademiaren ikurra oparitu dio gaur Iñigo Urkullu Euskadiko Lehendakariari; baita 1936ko uztailaren 3an Jose Antonio Agirre Lehendakariak Akademiaren eginkizuna aitortzeko R. M. Azkue euskaltzainburuari bidalitako gutunaren kopia bat ere.
- 1936ko altxamenduak galarazi zuen agindutako aitortza hura, baina J. A. Agirreren guraria Gernikako Estatutua onartzeaz batera burutu zen, Euskaltzaindia euskararen erakunde arauemaile ofizialtzat aitortu zuelarik.
- Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Bingen Zupiria Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin bildu da
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Herritarrei eta erakundeei laguntzeko ahalegin berezia egiten dugu”
- Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua plazaratu du Euskaltzaindiak
- Lourdes Oñederra euskaltzain osoak Ortzadar saria jaso du