- Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun edo teoria hori aski ezaguna da, eta badio euskara Antzinaroaren amaieran heldu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik. Liburu honek bestelakoa dio, toponimian errotutako arrazoiak erakutsiz.
- Luis Mari Zaldua (liburuaren egilea): “Gipuzkoan, gaurko datuen argitan, jatorri indoeuroparreko mintzairen ekarpenak gaineko geruza ematen du, ez azpikoa, hau da, itxura batean, badirudi euskaldunok hemen bizi ginela Antzinaroan eta gure hizkuntza (edo haren sustraia) ez zela hona heldu gure aroaren lehen gizaldietan”.
Irakurri gehiago: Euskararen aztarnak Gipuzkoako Antzinaroan Iruzkin berria idatzi
- Honela, Miriam Urkiak jarraituko du Gipuzkoako ordezkari izaten; Sagrario Aleman izango da Nafarroako ordezkari berria (Andres Iñigoren lekua hartuz); Roberto González de Viñasprek jarraituko du Arabako ordezkari bezala; eta Ipar Euskal Herriko ordezkari berria Jean-Baptiste Coyos izanen da (Xarles Videgainen lekua hartu du).
- Aurten, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIV. edizioak Bernat Etxepareri egingo dio gorazarre. Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskaraz argitaraturiko lehen liburuaren egile dugu Etxepare (Euskaltzaindiak liburuaren faksimilea argitaratu zuen 2013an, Eusko Legebiltzarraren babesarekin: Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak, 1545).
- Klasikoen Irakurraldia ekainean izanen da, baina aurretik Forum mamitsuak antolatu ohi dira, atari gisa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15). Martxoko Forum-ean honako hauek parte hartuko dute:
- Martxoak 2, asteartea: Patri Urkizu eta Iñaki Aldekoa (19:00etan)
- Martxoak 3, asteazkena: Xabier Amuriza eta Korrontzi (19:00etan)
- Martxoak 4, osteguna: Itxaro Borda eta Ibon RG (19:00etan)
- Gaurko osasun egoera kontuan harturik, Ikusi Mikusi eta Sarako Idazleen Biltzarrak erabaki dute bi ekitaldiak 2021eko urrian antolatzea (8tik 11ra).
- Urriaren 8an eta 9an: Ikusi Mikusi (ostiralean eskolen eguna eta larunbatean familien eguna).
- Urriaren 10ean eta 11n: Biltzarra igandean eta 'egun profesionala' astelehenean.
- Hitzarmenaren helburu nagusiak: euskararen eredu estandarra zabaldu eta gizarteratu; euskararen lantze funtzionala indartu; euskalkien eta hizkeren aberastasuna zaintzen lagundu.
- EITBk gogoan izango ditu Euskaltzaindiak euskararen batasun bidean emaniko arauak, gomendioak eta irizpenak. Era berean, EITBren testu-masa erabiltzen jarraitzeko aukera emango zaio Euskaltzaindiari.
- Andoni Aldekoa (EITBko zuzendari nagusia): “Helburu berak batzen gaitu, hots, kalitatezko euskara sustatzea eta zabaltzea”.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Duen hedadura eta hizkuntza sustatzeko ahalmena kontuan hartuz, Euskaltzaindiak estrategikotzat hartzen du EITB euskararen normalizazioan”.
- Real Academia Galegak, Euskaltzaindiak eta Institut d 'Estudis Catalans-ek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa
- Artekartu konpainiak jasoko du 2021eko LAUTAN HIRU laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik
- Euskararen zaindari fierrak
- Euskaltzaindiak Juan Antonio Letamendia, Jean-Baptiste Etxarren, Angel Ibisate, Pierre Andiazabal eta Joan Mari Torrealdai omenduko ditu bihar