- Gaur egun, 98.060.414 testu-hitz ditu Lexikoaren Behatokiak (2009an 4.000.000 zeuzkan), eta aldian-aldian eguneratzen da.
- Lexikoaren Behatokiaren helburua XXI. mendeko euskararen isla zabala eta eguneratua izatea da, askotariko argitalpenak baliatuta.
- Euskaltzaindiak, batez ere, hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko erabiltzen du corpus hau.
Irakurri gehiago: Ia ehun milioi testu-hitzek osatzen dute ‘Lexikoaren Behatokia’ corpusa Iruzkin berria idatzi
- Jasone Salaberria euskal hizkuntzalari eta irakaslea zendu da, 68 urte zituela. Salaberria euskara irakasle izan zen Seaskan; horrez gain, urte askotan IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide izan zen. Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kide zen aspalditik, eta zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen batez ere.
- Liburu batzuk argitaratu zituen Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoarekin batera: frantsesez Le Pays basque pour les Nuls eta Le basque pour les Nuls; gaztelaniaz Euskera para dummies.
- Lourdes Oñederra (euskaltzain osoa eta Ahoskera batzordeko burua): "Langilea zen Jasone, eta beti zegoen laguntzeko prest. Gainera, dotore egoten zekien. Bere hutsunea nabarmena izango da, eta kostatuko zaigu aurrera egitea".
(Jasone Salaberria, ezkerretara, 2019ko argazki batean)
- EiTBk eskatuta, euskal itsas hegiko hondartza, kala eta bainua hartzeko hainbat tokiren izenak aztertu eta proposatu ditu Onomastika batzordeak.
- Patxi Galé (euskaltzain urgazlea): "Gure ondare toponimikoa babestu behar dugu; beraz, Barinatxa eta ez La Salvaje; Aizpurupe eta ez Playa Gris".
- Zehatzago, hemen: hondartzak eta kala / kostagune / punta / edo zokoak.
- EiTBk eskatuta, euskal itsas hegiko hondartza, kala eta bainua hartzeko hainbat tokiren izenak aztertu eta proposatu ditu Onomastika batzordeak.
- Aurrerantzean, idatziz hobe Areatzatxu edo Orroaga.
- EODAn ematen den informazioa etengabeko ikerketaren ondorioa da, eta hemen kontsulta daiteke: https://labur.eus/DQEla
- Zehatzago, hemen: hondartzak eta kala / kostagune / punta / edo zokoak.
- Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun edo teoria hori aski ezaguna da, eta badio euskara Antzinaroaren amaieran heldu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik.
- Elkarrizketa osorik, hemen: https://labur.eus/sFESE