- Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, euskarazko tesien zazpigarren Koldo Mitxelena sariak antolatu dituzte.
- Sari-emate ekitaldiaren laburpen-bideoa, HEMEN: https://labur.eus/j3mvo
Iruzkin berria idatzi
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak, eta 600 forma berri jaso ditu (78 sarrera eta 522 azpisarrera); era berean, 443 forma moldatu edo findu ditu: 357 sarrera eta 86 azpisarrera.
- Guztira, 2020. urtean, 1.319 forma berri jaso ditu Akademiak: 119 sarrera eta 1.200 azpisarrera, eta beste 1.090 sarrera eta azpisarrera moldatu edo osatu dira.
- Azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriak ez dira asko (foliazio, altimetria, siroko, gaixto, pott, xixtrin...). Azpisarrerei dagokionez, baina, badira adibide bitxiak. Esaterako, parranda egin, zahagi egin (erabat mozkortu), zaharrak berri, zereko zera, zirika egin,...
- Aldaketa/ moldaketa guztiak, HEMEN
- 74 tesi-egile aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena.
- Hona saridunak, jakintza-arloka: Zientzien arloan, Iraultza Unzueta Solozabal; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Itziar Otaegi Tena; Osasun Zientzien arloan, Lide Totorikaguena Iturriaga; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Miren Artetxe Sarasola; eta Artea eta Giza Zientzien arloan, Eneko Zuloaga San Román.
- Luis Villasante Euskararen Ikergunean bildu dira Zuzendaritza berriko sei kideak: Andres Urrutia euskaltzainburua; Jean-Baptiste Coyos buruordea; Adolfo Arejita idazkaria; Roberto González de Viñaspre diruzaina; Sagrario Aleman JAGON sailburua; eta Miriam Urkia IKER sailburua.
- Euskararen Erakunde Publikoak diruz lagunduta, LABORANTZA. Laborantzatik hobeki bizitzeko liburua argitaratu zuen iaz Euskaltzaindiak. Adrien Gachiteguy apaizak ondu zuen liburua, Leon Aguerre kalonjearen laguntzarekin.
- Liburua 1963an argitaratu zen, euskaraz, eta ikasle laborari gazteentzat idatzita dago.
- Henri Duhau ohorezko euskaltzaina izan da edizioaren paratzailea: "Gauza oso arraroa dugu eskuetan. Oroz gainetik, erran nezake, euskaldungoaren alde egin balentria bikain baten gisara hartzen dugula gaur".
- Liburua eskuratzeko, HEMEN
(Irudietan: koloretan, Henri Duhau; zuri-beltzean, Adrien Gachiteguy apaiza).
- Kalean da ‘Narrazioak eta olerkiak 2019’ liburua
- Euskaltzaindiaren webguneko tresna nagusien erabilera nabarmen igo da 2020an
- 'Orotariko Euskal Hiztegia' eguneratu du Euskaltzaindiak
- 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'ren eta 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'ren arteko lotura-gakoak aztertu ditu Amaia Jauregizarrek doktorego-tesian