- Euskaltzaindiaren Osoko bilkura lehen aldiz egin da Donostiako udaletxean, eta Eneko Goia hiriko alkateak harrera beroa egin die euskaltzainei. Alkatearekin batera izan dira udalean ordezkaritza duten alderdietako kide batzuk: Reyes Carrere (EHBildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Aitzole Araneta (Elkarrekin Donostia) eta Mikel Lezama (PP).
- Ehun urtean lehen aldiz, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du Donostiako udaletxean. 2010ean bertan izan ziren euskaltzainak, baina orduko hartan Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia entzutera hurbildu ziren.
- Azaroko bilkura honetan, Euskaltzaindiak 2021eko egutegia onartu du.
Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2020/azaroa/222222.jpg)
- Euskaltzaindiak saio teoriko-praktikoak antolatu ditu irakasle, irakaslegai, esatari, eta oro har ahozko hizkuntzan interesa dutenentzat.
- Bilbon, abenduaren 4an, eta Donostian, abenduaren 11n (gehienez ere 12 laguneko taldea osatuko da).
- Izen-ematea (abenduaren 3ra arte): +34 944 15 81 55 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
![](/dok/plazaberri/2020/azaroa/entzuleak.jpg)
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak mintegia antolatu dute abenduaren 15erako: Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak.
- Goizean izanen da, Sabino Arana Fundazioaren Bilboko egoitzan (betiere osasun-ingurumariak horretarako modua ematen badu).
- Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, hemen: https://sabinoarana.nirestream.com//
- Egitaraua, HEMEN
- Izen-ematea (abenduaren 11 bitarte): 94 405 64 50 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Euskaltzaindiak Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta Argibideak egitasmoaren bigarren liburukia kaleratu du. Errenazimentutik Ilustraziora arte sortu zen produkzioa biltzen du (XVII eta XVIII. mendeak).
- Karlos Otegi (Egitasmoaren koordinatzailea): “Elizak eta erlijioak pisu eta garrantzi handia izan zuten mende horietako produkzioan”.
- Liburua HEMEN eskuratu daiteke.
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak XXV. Jagon jardunaldia antolatu zuten azaroaren 6an.
- Bertan, erronka honi ekin zioten hizlariek: Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?
- Parte-hartzaileen hitzaldi guztiak HEMEN eskuragarri
- Mariasun Landaren omenezko hiru hitzaldi antolatu ditu Bilbo Zaharra euskaltegiak
- XXV. Jagon jardunaldian, entitate pribatuetatik herritar eleaniztunei zerbitzua nola eman aztertu da
- Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
- 'Euskera' agerkari akademiko-zientifikoa eraberritu du Euskaltzaindiak