![](/dok/plazaberri/2020/urria/Jose_Ramon_Etxebarria_irakaslea_01.jpg)
- Eusko Ikaskuntzak Jose Ramon Etxebarriari eman dio 2020ko Manuel Lekuona Saria. Epaimahaiak baloratu du gernikarrak unibertsitateko ikerketa eta irakaskuntzaren arloan euskararen normalizazioari egindako ekarpen garrantzitsua, komunitate zientifikoarentzat lexikografia ezartzea ahalbidetu baitu, komunikazio globalaren teknologia berrien laguntzaz.
- Jose Ramon Etxebarria ingeniaria da eta euskaltzain urgazlea 2006tik.
Irakurri gehiago: Jose Ramon Etxebarria, Manuel Lekuona Saria 2020 Iruzkin berria idatzi
- 2020ko R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2020ko abenduaren 18an amaituko da, eta erabakiak 2021eko martxoaren 12a baino lehen iragarriko dira. Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
- 180 eta 300 euro bitarteko sariak emango dira, narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatu guran, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari.
- Oinarriak, HEMEN
![](/dok/plazaberri/2020/urria/REVISTA_H65.jpg)
- 2019an, Sabino Arana Fundazioak Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatutako mintegi baten emaitza agertzen du aldizkariak.
- Partaideen artean ideia nagusi bat gailentzen da: euskara kohesio-hizkuntza bilakatu behar dela gero eta askotarikoa eta berdinkideagoa den gure gizartean.
- Hermes aldizkariaren azken zenbakia (65) salgai dago Euskal Herriko kioskoetan (5 euro).
- Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak unitate didaktiko digitala sortu eta egungo gazteen esku jarri nahi dute.
- Proposamen honen helburua: euskararen iraganeko, egungo eta etorkizuneko egoeraren inguruko hausnarketa kritikoa bultzatzea euskararen lurralde guztietako gazteekin batera.
- Euskararen Herria Ehuntzen unitate didaktikoa euskarri telematikoan eskainiko zaie dohainik Euskal Herriko ikastetxe guztiei.
- Mendeurrenaren inguruabarrean jarri zuen egitasmoa abian Euskararen Akademiak.
(Argazki nagusian: Miriam Urkia euskaltzain osoa; Koldo Tellitu EHIko lehendakaria; Xabier Lasa EHIko teknikaria)
- Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du gaur, Baionan: EEE, Euskara eskuz esku (www.euskaltzaindia.eus/eee). Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) % 65eko dirulaguntza jaso du.
- Tresna berriaren helburua: euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz.
- EEEn Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira eta adibideetan euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira.
- Jean-Baptiste Coyos (EEEren zuzendaria): “EEE tresna digitala Iparraldeko euskaldun alfabetatuari zuzendua zaio nagusiki, euskara batua erabili nahi duenari".
- LINGUATEC-ek gaur Baionan egin duen bileran parte hartu du Euskaltzaindiak
- Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak bat egin dute Bilbon euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko ahaleginean
- Euskaltzaindiak JAGONET kontsulta-zerbitzua indarberritu du
- 'Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi' ikastaroa, urriaren 16an, Bilbon