- IKER zentroko dokumentazio gelan egin da bilera, eta bertan izan dira, Euskaltzaindiarekin batera, Elhuyar, CNRS, Lo Congrès permanent de la lenga occitana, Aragoiko Turismo bulegoa eta UPV/EHUko ordezkariak.
- INTERREG poctefa LINGUATEC proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Proiektu honek aukera emango du hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoa egiteko eta, haren bidez, hizkuntza-baliabide eta -tresna berriak garatzeko, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko eta azken erabiltzaileek edukiak hizkuntza anitzetan eskuragarri izateko ere.
- Informazio gehiago, hemen: https://labur.eus/nSZK3
Iruzkin berria idatzi
- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeon arteko urteko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur.
- Akordio honen helburua da euskal literatura ezagutzera ematea, hizkuntza-aholkularitza eskaintzea eta euskara Bilbon eta Bilborentzat sustatzea.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzaindiaren eta Bilboko Udalaren arteko elkarlanaren ezaugarria da hitzarmen hau, Bilbon euskarak duen bizitasuna erakusten duena. Bilboko Udalarekin aspalditik dugun hitzarmen hau estrategikoa da guretzat".
- JAGONET euskararen erabilerari buruzko kontsulta-zerbitzu orokorra da, Euskaltzaindiak Internet bidez erabiltzaileen esku jartzen duena: https://labur.eus/bEBT2
- Zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: bata, euskararen erabilera zuzena eta egokia bermatzea, eta, bestea, erabilera horren gaineko zalantzak argitzea.
- Datu-basean JAGONET sortu zenetik 2016ko martxora bitartean eginiko erabiltzaileen galderarik adierazgarrienak daude jasoak; molde eguneratuan eta berrituan ageri dira.
- Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeak datu-baseko galde-erantzun guztiak berraztertu, eguneratu eta berridatzi ditu. Horretaz gainera, galdera askoren izenburuak aldatu eta egokitu dira, eta arloa izenburuan berean txertatu da.
- Zerbitzu hau aldian-aldian eguneratuko du Akademiak.
![](/dok/plazaberri/2020/iraila/ahoskerabilbon.jpg)
- 2019ko otsailean, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldien artean ahoskerari eskaini zitzaion jardunaldi bat. Hitzaldi eta eztabaidak amaitu ondoren, han azaldutakoak ikasketaren aldetik jorratzen jarraitzeko asmoa azaldu zuen Ahoskera Batzordeak. Ikastaro aurreratua 2019ko urrian egin zen, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
- Aurtengo maiatz-ekainerako ari zen Euskaltzaindia ikastaro berriak eratzen, baina bertan behera utzi behar izan ziren osasun krisiagatik. Ostera, irailaren 18an antolatu zen bat, Donostian. Orain, eta osasun egoerak eragozten ez badu, urriaren 16rako proposatu da bigarren hitzordua (12 laguneko taldea).
- Izen-ematea (urriaren 12ra arte): +34 944 15 81 55 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
![](/dok/plazaberri/2020/iraila/ondarea_jardunaldiak.jpg)
- Urriaren 20an, Emil Larre euskaltzain osoaren Lekukotasun, kantu eta idazki liburu berriari buruz jardungo dute Peio Jorajuriak eta Jabier Kaltzakortak.
- Urriaren 27an, berriz, Andres Urrutiak Luis Villasante euskaltzain osoaren bizitza eta lanak ekarriko ditu gogora. Izan ere, aurten betetzen da haren jaiotzaren mendeurrena, eta Euskaltzaindiak berak argitaratutako idazlan guztiak bildu eta sarean jarri ditu (guztira 929 idazlan).
- Hitzaldi biak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango dira, 19:00etan, eta Eusko Jaurlaritzak COVID 19aren kontra ezarritako protokoloa zorrotz beteko da ekitaldiotan.
- Tokia gordetzeko: 944158155/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.