- Euskararen Akademiak lau liburu aurkeztu ditu gaur Sarako Idazleen Biltzarrean: Euskal Literaturaren Antologia (Errenazimentutik Ilustraziora. XVII eta XVIII. mendeak); Adrien Gachiteguy: Laborantzatik hobeki bizitzeko; Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011): hurbilpen kritikoa; eta Emil Larre 1926-2015: lekukotasun, kantu eta idazki.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Saran gaude berriz, urtero bezala, eta gure helburua bikoitza da: batetik, Ipar Euskal Herriko egile eta ikerlariak sustatu nahi ditugu, eta, bestetik, idazle klasikoen testuak plazaratu nahi ditugu, belaunaldi berrien eskura jarriz”.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herriko egile eta ikerlariak sustatu nahi ditu Iruzkin berria idatzi
- Goizeko 10:40an izanen da jendaurreko agerpena, eta bertan lau liburu berri aurkeztuko dira: Euskal Literaturaren Antologia (Errenazimentutik Ilustraziora. XVII eta XVIII. mendeak); Adrien Gachiteguy: Laborantzatik hobeki bizitzeko; Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011): hurbilpen kritikoa; eta Emil Larre 1926-2015: lekukotasun, kantu eta idazki.
- Uztailean eta abuztuan 97.151 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak. Guztira, 170.160 erabilera-saio ireki dira eta 739.552 orri bisitatu.
- Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak ez dira asko aldatu azken hilabeteotan: Euskal Onomastikaren Datutegia (31.997 bisitari eta 73.892 bilaketa); Orotariko Euskal Hiztegia (15.129 bisitari eta 57.965 bilaketa); eta Euskaltzaindiaren Hiztegia (10.577 bisitari eta 117.831 bilaketa) dira erabilienak.
![](/dok/plazaberri/2020/abuztua/Luis_Villasante_euskaltzaina_1989an.jpg)
- Luis Villasante (Gernika, 1920 - Oñati, 2000) euskaltzainburu izan zen euskara batua adostu eta lehen garapen sendoa izan zuen urte zailetan. Hortaz gain, idazle argi, zorrotz, ugari eta eredugarria izan zen. Aurten betetzen da bere jaiotzaren mendeurrena.
- Aita Villasantek 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, argitaratutako 929 idazlan katalogatu eta bildu ditu Euskaltzaindiak.
- Villasanteren idazlan guztiak sarean daude, faksmilean eta testu transkribatuetan, aurkibide oso zehatzekin. Lau multzo nagusitan daude banatuta: liburu osoak (41), liburu zatiak (106), artikuluak (769) eta edizio bereziak (Villasantek bildu, editatu edota prestatutako liburuak, guztira 13).
- Villasanteren lan guztiak, HEMEN
- Auspoa bilduma Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidatutako liburu-bilduma da, bertsolaritzaz eta herri literaturaz egin den bildumarik aberatsena.
- Hasieran, izen bera zuten argitaletxeak eta bildumak, baina 1994tik 2003ra Sendoak hartu zuen Auspoa bildumako liburuak argitaratzeko ardura eta, azken data horretatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak.
- Ale guztiak daude sarean, PDF bakoitzak aurkibide zehatzak dituela, bertsoak sailez sail antolatuz.
- Auspoa bilduma osoa, hemen: https://labur.eus/boLbE
- Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren Gurutzea eman dio Patxi Salaberri euskaltzain osoari Hizkuntzalaritzaren arloan egin duen ikerketa-lan zabalagatik
- “Campiónen biografia hau interesgarria da oso, Campión ezagutu zuen batek idatzia delako”
- Arturo Campiónen biografia argitaratu du Euskaltzaindiak
- Paskual Rekalde: “Euskara batua ez da zaku hetsi eta hertsi bat; euskara batuan tokia dute euskalkiek eta herri-hizkerek”