![](/dok/plazaberri/2020/azaroa/20201109_100603.jpg)
- Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraitua azaroaren 17an izango da, ohi lez, Bilboko Arriaga Antzokian. Mariasun Landa idazlea omenduko dute aurten Bilbo Zaharra euskaltegiko arduradunek, Ipuin hautatuak obra irakurriz.
- Atariko gisa, hiruhilabete honetako Forum-ak antolatu dituzte. Lehena etzi izango da, azaroak 11 dituela; Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute. Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo da, 19:00etatik aurrera.
- Etzi-damu izango da bigarrena, azaroak 12 dituela. Plaza Barrira hurbilduko dira Ibon Egaña eta Marijose Olaziregi. Forum-a 16an amaituko da, Mariasun Landak berak eskainiko duen hitzaldiarekin.
Iruzkin berria idatzi
XXV. Jagon jardunaldian, entitate pribatuetatik herritar eleaniztunei zerbitzua nola eman aztertu da
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak elkarlanean antolatu dute XXV. Jagon jardunaldia: Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?
- Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua): “EAEko % 25ek euskara erabiltzen du zerbitzu publikoen aurrean. Arlo pribatuari dagokionez ere, igoera nabarmena izan da, batez ere finantza-entitateetan ikusten denez, edo merkataritzan. Erakundeen eginkizuna erraztasunak ematea da esparru hauetan guztietan euskararen erabilerak aurrera egin dezan, eta horretan jarraituko dugu”.
- Eneko Goia (Donostiako alkatea): “Udalak euskara normalizatzeko plan berria onartu du eta zutabe nagusi bat du: erabilera sustatzea. Hori egiteko elkarlana da hitz gakoa, gizarte esparru desberdinekin elkarlana bideratzea. Zentzu horretan, gaur egingo diren gogoetak kontuan hartuko ditugu gure etorkizuneko jardunean”.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Entitate pribatuak eta zerbitzu ematea, horra bikote garrantzitsua euskalgintzaren etorkizunean. Hori izan da gaur gogoetagai eta horretan dihardute Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak”.
![](/dok/plazaberri/2020/azaroa/42606_N_21-05-11-23-23-45.jpg)
- Eneko Enekoitz edo Eneko Arista, Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia, Tibalt II.a edo Tibalt Gaztea, Joan II.a edo Joan Usurpatzailea, Zuria I.a, Joana III.a edo Joana Albretekoa...
- Euskaltzaindiak 192. araua argitaratu du: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege‑erreginen izenak. Guztira, 42 errege-erregina izen dira.
(Irudian, Joana Albretekoa)
- Oso-osorik digitalizatu da; zenbaki guztiak PDF formatuan jaitsi daitezke, baita artikulu solteak ere; artikuluei laburpen-oharrak gehitu zaizkie; bilatzaile bizkorra jarri zaio...
- Euskera agerkarian 5.000tik gora item (sarrera) jasotzen dira, eta horietatik 2.000 inguru ikerketa-artikuluak dira. Ikerketa-artikulu horiek indexatuta (homologatuta) daude 2009tik, eta hainbat aurkibide, zerrenda eta datu-baseetan agertzen dira.
- Euskaltzaindiaren bizitza akademikoaren eta ikerketa artikuluen arteko bizikidetza dinamikoa da Euskera-ren ezaugarri nagusia.
- Akademiaren agerkari akademiko-zientifikoak 100 urte bete ditu aurten, eta eraberrituta agertzen da HEMEN
![](/dok/plazaberri/2020/urria/denis_itxaso_.jpg)
- Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Euskaltzaindian izan da eta Andres Urrutia euskaltzainburuak egin dio harrera.
- Euskara eta euskal kultura ikusarazteko eta indartzeko asmoz, bi agintariek dituzten kezkez eta lankidetzarako aukerez hitz egin dute. Horrela, etorkizun hurbilean, egitasmoak partekatzeko borondate irmoa proiektu zehatzetara eramango dute.
- Bilkuraren amaieran, euskaltzainburuak Euskara Batuaren Eskuliburuaren 3. argitaraldiaren eta Berri gogoa liburuaren ale bana opari egin dizkio, bai eta Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna komikiaren ale bat ere.