- Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten XXV. Jagon jardunaldia ez da aurrez aurrekoa izango, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da, helbide honetan: https://labur.eus/hb1gV
- Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egingo da jardunaldia, eta ondorengo galderari erantzuten saiatuko dira hizlariak: Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?
- Egitaraua, HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- Liburua Azkue Biblioteka eta Artxiboan egongo da, haren erreferentzia bertako katalogo publikoan agertuko dela.
- Liburu interesgarria da Zutaz amoroski (Ustela, 1978), batez ere, gaia eta garaiagatik: euskarazko poesia bilduma bat da, baina maitasunezko poemak dira eta nolabaiteko maitasun 'modernoa' transmititzen dute; euskal literaturaren modernizazioaren urrats argia erakusten dute.
- Edizio zaindua da, Jean Marc Lanusse eta Javi Etxenikeren marrazki eder batzuez hornitua. Gainera, egilearen ohar batzuk ditu, hark eskuz eginak.
- Gaur, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean egin den Osoko bilkuran, Zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak: Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko du, eta bere ondoan izango dira Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (IKER sailburua) eta Sagrario Aleman (JAGON sailburua) euskaltzain osoak.
- Honenbestez, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza berriak euskararen lurralde guztiak hartuko ditu.
![](/dok/plazaberri/2020/urria/24_Xalbador_eta_Mattin.jpg)
- Covid-19aren eraginez, Deiadar taldekoek 2021era atzeratu dute urriaren 24 eta 25ean aurreikusita zegoen jaialdia.
- 1920ko ekainaren 19an sortu zen Fernando Aire Xalbador, Urepelen (Nafarroa Beherea), eta aurten bete da bere jaiotzaren mendeurrena.
![](/dok/plazaberri/2020/urria/EBE_ikast_2020.jpg)
- Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik.
- Azaroaren 18an (Donostian, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan) eta 25ean (Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan) izanen dira saioak, 17:00etatik 18:30era.
- Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean: HEMEN / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943428050 (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna).