- XI. liburukia (CDan ere argitaratu dena) azkena izango da, aldi edo etapa baten amaiera, baina etorkizuneko “aukera berriak sortu direla”, azpimarratu da agerraldian.
- XI. liburukiak 232 mapa erakusten ditu, ondoko gaiak jorratu direla: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza eta beste lanbide batzuk; gizarte-bizitza, pisuak, neurriak, dirua eta koloreak.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (#EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede, eta argitaraturiko liburuki guztiak kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren web orrian (www.euskaltzaindia.eus/ehha), 5. eta 6. liburukiko audioekin batera.
Irakurri gehiago: Itsas arrantzari eta gizarte-bizitzari lotutako lexikoa landu da Euskararen Herri Hizkeren... Iruzkin berria idatzi
- UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak euskararen normalkuntzari loturiko 50 urteko historian eman dituen urratsak eta garatu dituen ekimenak jasotzen ditu.
- Liburua Jacinto Iturbe eta Jesus Mari Txurruka Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek idatzi dute.
- Argitalpenean, euskaltzain ugariren ahaleginak azpimarratzen dira, direla urgazleak, osoak edo ohorezkoak. Tartean, Mikel Zalbide, Joserra Etxebarria, Kepa Altonaga eta Jacinto Iturbe bera.
(Argazkiak: UPV/EHU)
- Aurten, Durangoko Azokak denda digitala prestatu du, euskarazko produktuak bertatik saltzeko asmoz. Eta, urtero lez, Euskaltzaindia Landakon izango da. Akademiak ez du hutsik egin 55 urtetan.
- Aurten, Euskaltzaindiak argitaratu dituen liburuak eskuratzeko aukera bikoitza izango dute irakurleek: batetik, DAk sortu duen salmenta-gune digitalean, eta, bestetik, Euskaltzaindiaren beraren webgunean.
- Horra proposamen batzuk:
- Euskera agerkaria (2019, 2-1)
- Euskara batua eta tokian tokiko erabilera
- Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011)
- Euskal Literaturaren Antologia / Errenazimentutik Ilustraziora. XVII eta XVIII. mendeak
- Emil Larre (1926-2015). Lekukotasun, kantu eta idazki
- Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetako notario-protokolo batean jasota dagoen XVI. mendearen hasierako euskarazko testua aurkitu du Rosa Aierbe doktoreak.
- Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daiteke, baina ondo aztertu beharra dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait egun igorri zion dokumentua Euskaltzaindiari, azterketa sakonagoa egiteko proposatuz.
- Lagapenak 25 urte iraungo du. Euskaltzaindiak espazioa egokituko du, eta jarduera akademikoaz gain, kultura eta zabalkunde jarduerak antolatzea aurreikusi du. Euskararen ikerkuntzan sakontzeko ere erabiliko du azpiegitura berria.
- Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea): “Hitzarmenarekin asmatu dugu. Batetik, orain arte hutsik zegoen eta erabilera egonkorrik ez zuen eraikinaren zatiari erabilera ematea lortuko dugu, edukiz betez; bestetik, euskara sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak bultzatuko dira".
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindiaren presentzia Araban areagotzeko eta indartzeko balio du lagapen honek. Eskerrik asko Gasteizko Udalari eta herriari. Lan egingo dugu euskara eta euskal kulturaren harrera-leku egokia izan dadin ordezkaritza berri hau”.
- Euskaltzaindiak 2021eko egutegia onartu du
- 'Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi' ikastaroak, Bilbon eta Donostian
- ‘Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak’ mintegia
- Karlos Otegi: "XVII eta XVIII. mendeetako literatura produkzioan gai berezi batzuk lantzen hasi ziren, esaterako, itsasoa edo Frantziako Iraultza"