- Gaur, Bilboko Arriaga antzokiak Klasikoen Irakurketa jarraitua hartu du. Aurten hamalaugarrena antolatu du Bilbo Zaharra euskaltegiak, eta ekitaldian parte hartu dute Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Xabier Kintana euskaltzain osoak eta Erramun Osa idazkariordeak. Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren lehen pasarteak irakurri dituzte, hain zuzen, ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatuarenak (1545).
Iruzkin berria idatzi
- Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” aurkeztu dira edizio berrira. “Bizitza kontatzeko grina” sumatu dute partaideengan.
- A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Maria Illarramendi -narrazioan- eta Irati Hierro -poesian- gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Iker Niño izan da irabazlea narrazioan eta Uxue Armental poesian. Halaber, Oiartzungo Haurtzaro ikastola izan da lanik gehien aurkeztu duen ikastetxea (150 lan).
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Bilkuraren aurretik, Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak bere bulegoan hartu ditu Andres Urrutia euskaltzainburua, Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, Adolfo Arejita idazkaria, Miriam Urkia Gipuzkoako ordezkaria eta Jean-Baptiste Coyos Iparraldeko ordezkaria.
![](/dok/plazaberri/2021/maiatza/2021_FORUM-2.Trm-1.jpg)
- Ekainaren 3an izango da Klasikoen XIV. Irakurraldi jarraitua eta aurten Bernat Etxepare omenduko du Bilbo Zaharra euskaltegiak, Linguae Vasconum Primitiae (euskaraz argitaratu zen lehen liburua) irakurriko baita Arriaga Antzokian.
- Baina aurretik, hiruhilabete honetako Bilbo Zaharra Forum-eko jardunaldiak izango dira, hain zuzen, datorren astean: maiatzaren 31n, eta ekainaren 1ean eta 2an, guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo).
- Forumaren egitarau osoa, HEMEN
- Udalak eta Euskararen Akademiak izenpetutako hitzarmenari esker Juan Arin Dorronsoro etnografo ataundarrak egin zuen toponimia bilketa lana aztertu eta atontzeko ikerketa-beka jarri da abian. Euskaltzaindiak bere gain hartuko du bekaren zuzendaritza akademikoa.
- Udalak euskara sustatzeko hainbat aurrerapauso eman nahi ditu, eta zeregin horretan bidelagun izango du Euskaltzaindia.
- Euskaltzaindiaren zuzendaritzak larunbat honetako Baionako manifestaldian parte hartzera deitzen du
- J. B. Coyos: "Konstituzio Kontseiluko erabakiak euskaltzaleen euskara biziberritzeko engaiamendua ez du geldiaraziko"
- Euskaltzaindiak Frantziako Konstituzio Kontseiluaren hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta sustatzeko legearen kontrako erabakia salatzen du
- Euskaltzaindiak formatu digitalean argitaratu du 'Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa'ren bigarren bertsioa