- Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena berritu dute. Hitzarmenaren xede nagusia da EUDELen kide diren toki erakundeei laguntza teknikoa ematea, batez ere, Onomastika alorrean, eta 2021eko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
- Azken hamarkadan, alor horretako ehunka kontsulta jaso ditu Euskaltzaindiak toki-erakundeetatik.
- Gaurko ekitaldian, EUDELek eta Euskaltzaindiak Kale eta karriken izenak hautatzeko eta idazteko irizpideak liburuaren berrargitalpena aurkeztu dute.
Irakurri gehiago: EUDELek eta Euskaltzaindiak elkarlanean jarraituko dute Onomastika alorrean toki erakundeei... Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/mintzolaaa.jpg)
- Mintzola Fundazioaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute, aho batez, patronatuko kideek; urte hauetan guztietan hamaika ikerlan eta proiektu sustatu ditu Villabonan kokatutako Ahozko Lantegiak.
- Euskaltzaindiak baiezkoa eman ostean, inplikatutako eragileek, euskarazko ahozkotasunaren ikerketari eta dibulgazioari jarraipena eman asmoz, prozesu bat abiaraziko dute irailetik aurrera, errelebo horren inguruko baldintzak modu egokian gauzatu ahal izateko.
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/telelana-lexikoa-1.jpg)
- Iaz geroztik, gizartea goitik behera eraldatu du COVID-19ak, eta lan-arloan ere eragin nabarmena izan du birusak. Eraldaketa horrek sustatu dituen oinarrizko hitz batzuk jaso dira Telelanaren oinarrizko lexikoan.
- Glosarioa osatzeko, Euskaltzaindiaren UZEI erakunde atxikiak Akademiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia), batetik, eta Euskalterm terminologia-banku publikoa bestetik, abiapuntu hartu ditu lan horretarako.
- Akademiaren Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldunduak parte hartu du lexikoa lantzen eta Osoko bilkurak 2021.07.23ko batzarrean onetsi du.
- Telelanaren oinarrizko glosarioa, HEMEN.
- Edonola ere, oinarrizko lexikoa den aldetik, lehen hurbilketa-lana izatea du helburu lexiko honek.
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/095102.jpg)
- Hizkuntzalari gipuzkoarrak 75 urte bete ditu uztailaren 11n, eta euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
- Hortaz, iraileko eta urriko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Ibon Sarasolaren hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Alegia, azaroan.
- Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/IMG-20210722-WA0025.jpg)
- Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren arteko bilkura egin da gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, eta bi-biek ordezkatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza areagotzeko egitasmoak izan dituzte hizpide.