![](/dok/plazaberri/2021/uztaila/satiro11.jpg)
- Bilboko Udalaren babesarekin 2020an sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere pieza laburren sorkuntzari lagunduz.
- Gidoia sarituko da lehenik (700 euro), eta epaimahaiak hala baderitzo, 2022ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko litzateke lan saritua (beste 700 euro bideratu dira horretarako).
- Proiektuak aurkezteko epea 2021eko urriaren 15ean amaituko da.
- Oinarri-arauak eta bestelako jakingarriak, HEMEN
Iruzkin berria idatzi
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (427 sarrera eta 165 azpisarrera); era berean, 975 forma moldatu edo findu ditu: 875 sarrera eta 100 azpisarrera.
- Batez ere, forma berriak landu dira aurten (queer, nezeser, koronabirus, zaurgarritasun, nahasmendu bipolar, asanblada, trajeria, gobernantza, telelaguntza, heteropatriarkal....). Horrekin batera, garai batean baztertu ziren formak ere berreskuratu dira. Esaterako, binario, biluztu edo eskumalde.
- Aldaketak, HEMEN
![](/dok/plazaberri/2021/ekaina/entzuleak_-_mintegia.jpg)
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak mintegia antolatu dute uztailaren 15erako: Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian.
- Legearen printzipioez, aurrekariez, helburuez, hutsuneez eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskara biziberritzen jarraitzeko duen eraginaz gogoeta sustatzea da helburua.
- Goizean izanen da, Sabino Arana Fundazioaren Bilboko egoitzan (aurrez aurreko jardunaldia da, toki guztiak bete arte, baina streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da: https://sabinoarana.nirestream.com// ).
- Egitaraua, HEMEN
- Izen-ematea (uztailaren 13a bitarte): 94 405 64 50 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
![](/dok/plazaberri/2021/ekaina/2021-06-25_osokobilkuraBAIONA.jpg)
- Euskaltzaindiak Baionako Herriko Etxean egin du gaur ekaineko Osoko bilkura. Akademiak aurreratu du Molac legeari buruzko jardunaldi bat antolatuko duela urriaren 22an, eta bertan izanen dela Paul Molac bretainiar politikaria.
- Aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazioan aurrerapausoak emateko hizkuntza baliabideak bultzatzen ditu INTERREG Poctefa LINGUATEC egitasmoak. Finean, hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoa egiteko aukera eman du, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko aukera ere.
- Manifestua euskaraz, HEMEN
- Euskaltzaindiak Euskara eskuz esku ondu du LINGUATEC egitasmoaren baitan.
- Jean-Baptiste Coyos (buruordea): "Gaur egun hizkuntza- eta kultura-aniztasuna estu lotuta dago mundu digitalean hizkuntza batek dituen gaitasun eta baliabideekin, hau da, gure kasuan mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura sortzearekin."