- 2019an, Euskaltzaindiak paperean argitaratu zuen Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa. Hiztegi hori berriztatu eta sareratu egin du aurten Akademiak.
- Zer da EHHE? Labur azalduta, hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da EHHE.
- Eskuratzeko, HEMEN
Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/iraila/plazaberrirako.jpg)
- Urriaren 19an, Juan Manuel Etxebarria euskaltzain urgazleak Gorbeialdeko mitologia eta euskara hitzaldia eskainiko du. Urriaren 26an, berriz, Luis Mari Zaldua euskaltzain urgazleak Euskalduntze berantiarraren teoriaz jardungo du.
- Hitzaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan izango dira (Plaza Barria 15, Bilbo), 19:00etan.
- Leku-kopuru mugatua dago, eta komeni da erreserba egitea: 944158155/ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
![](/dok/plazaberri/2021/iraila/mirenatxaga.jpg)
- Nola gorde errautsa kolkoan lanagatik saritu dute idazle lekeitiarra. Idazle saritua da Meabe: hiru aldiz irabazi du Euskadi Saria eta birritan Espainiako Kritikarena.
- Halaber, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoaren ibilbide literarioa saritu nahi izan du Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioak, eta 2021eko Liber Saria eman diote euskaltzain osoari.
- Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak Lizarra Ikastolan izan ziren irailaren 17an. Lizarra Ikastolak aurtengo Nafarroa Oinez antolatuko du (urriaren 16an eta 17an).
![](/dok/plazaberri/2021/iraila/Narrazioak_eta_olerkiak_2020.jpg)
- 2020ko edizioan, Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan irabazle izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak.
- Liburu horrekin batera, 1991tik saritutako lan guztiak banan-banan jaisteko aukera dago Akademiaren webgunean. Begiratu HEMEN
- Lizarra Ikastolan izan dira gaur Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak
- Irailaren 21ean, ‘Euskararen herria ehuntzen’ unitate didaktikoaren aurkezpen telematikoa egingo da
- Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Euskaltzaindiak 2021-2024 epealdirako esparru-hitzarmena berritu dute
- "Euskaltzaindiak ez du hitzik asmatzen"