- Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi interesgarria antolatu zuten pasa den ostiralean, Baionako herriko etxean. Bertan, Molac legea deritzonak ekarri dituen ondorioak aztertu ziren eta etorkizunak lekarkeena irudikatzen ahalegindu ziren zenbait aditu.
- (Hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko legea. Aitzinera begirakoak mintegiaren kronika, Garbiñe Ubedak idatzia).
Irakurri gehiago: Konstituzioa aldatzea da bide bakarra Iruzkin berria idatzi
- Joan Beriain idazlearen Tratatzen da nola entzun behar den meza / Tratado de cómo hay que oír misa lan bitxiaren faksimile edizioa aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak Utergako udaletxean. 1621ean editatutako lanak lau mende bete ditu, eta efemeridea profitatu du Euskararen Akademiak argitalpen honen faksimilea plazaratzeko, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.
- Gaur, urriak 22 dituela, 'Molac legea'k ekarritako ondorioez eztabaidatu da Baionako Herriko Etxean.
- Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak antolatu dute jardunaldia.
![](/dok/plazaberri/2021/urria/EUSisotipoa_gardena.png)
- Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak egun osoko mintegia antolatu dute elkarlanean.
- Jardunaldia ostiral honetan izanen da, urriak 22 dituela, Baionako Herriko Etxean.
- Izen-ematea (urriaren 20ra arte): 05 59256426 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Egitaraua HEMEN
- Streaming bidez jarraitzeko: labur.eus/MTYxO
- 2021eko R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2021eko abenduaren 20an amaituko da, eta erabakiak 2022ko martxoaren 18a baino lehen iragarriko dira.
- 180 eta 300 euro bitarteko sariak emango dira, narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatu guran, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari.
- Oinarri-arauak HEMEN