- 82 urte zituela hil da Lapurdiko euskaltzalea. Besteak beste, Seaskako sortzaileetako bat izan zen; horrez gain, euskaltzain urgazlea eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Euskaltzale fina, eragile aparta, Ipar Euskal Herriaren eta euskararen testigantza paregabea ekartzen zuena gure batzarretara".
Irakurri gehiago: Ramuntxo Camblong zendu da Iruzkin berria idatzi
- San Telmo Museoak, Euskaltzaindiak eta Idoubedas Oro egitasmoak Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak erakusketa antolatu dute elkarlanean. Pieza arkeologikoen ondoan, besteak beste, Joakin Gorrotxategi irakasle eta euskaltzain urgazleak egindako azterketa eta iruzkin linguistikoak jasotzen ditu erakusketak.
- Museoko klaustroan izango da ikusgai, azaroaren 12tik urtarrilaren 16ra arte.
- Inperioko lurralde gehienetan bezala, Soriako Tierras Altas eskualdeko hilarriak latinez idatzita daude, baina aldi berean bertako jendearen izen indigenak agertzen dira.
- Liburu honetan, 2019an eta 2020an egindako jardunaldietako hitzaldiak bildu dira, bi jardunaldiak arrunt lotuak daudelakoan, biak ere arlo sozioekonomikokoak baitira. 2019ko XXIV. Jagon Jardunaldia Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean izenburupean egin zen, eta XXV.a, berriz, Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei izenarekin.
![](/dok/plazaberri/2021/azaroa/Xalbador_Labeguerie_eta_Mattin.jpg)
- "1976ko azaroaren 7. eguna zen, udazken/larrazkeneko eguraldi bikaina, eta festa giro ederra Urepelen, Odolaren mintzoa liburuaren aurkezpena eta bertsolari handiari omen egiteko eguna baitzen (...)".
- Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainaren kronika.
- (Argazkian: Xalbador, Labeguerie eta Mattin).
![](/dok/plazaberri/2021/azaroa/udaberriahelduda.jpg)
- Konpainiak 1.400 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2022ko otsailean antolatuko den IV. LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzeko aukera izango du.