![](/dok/plazaberri/2021/urria/bonifazio.jpg)
- Bonifacio Echegaray legelaria, idazlea, Eusko Ikaskuntzako kidea eta euskaltzain osoa izan zen.
- Auzitegi Goreneko Salako idazkaria izateaz gain, Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan parte hartu zuen, eta 1936tik 1937ra Euzkadiko Gobernuan erantzukizuneko karguak izan zituen.
Irakurri gehiago: Bonifacio Echegaray euskaltzain osoari buruzko hiru liburu aurkeztu dira Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/urria/alfontsoMujika2.jpg)
- Ostiralean, Gasteizko Etxezarra eraikinean egin zen Osoko bilkuran aurkeztu zen ingeniari eta hizkuntzalari gipuzkoarraren izena. Horrela, azaroaren 26ko Osoko bilkuran jakingo da Ibon Sarasola euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz.
- Era berean, Xabier Kintana euskaltzaina emeritu bilakatu da. Hizkuntzalari eta itzultzaile bilbotarrak 75 urte bete zituen urriaren 13an. Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen duten bezala, bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
- Gasteizko Udalak 25 urterako laga dio Etxezarra eraikina Euskaltzaindiari. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren egoitza izango da Etxezarra eraikina.
- Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren egoitza izango da Etxezarra eraikina.
- Euskararen Akademiak eraikinaren barrualdea egokitu du, eta jarduera akademikoaz gain, kultur eta zabalkunde jarduerak antolatzea aurreikusi da. Euskararen ikerkuntzan sakontzeko ere erabiliko da azpiegitura berria, etahiriko erakunde eta elkarteei ere eskainiko zaie, elkarlanerako gune bihurtu nahian.
![](/dok/plazaberri/2021/urria/sagrarioaleman-castillosuarez.jpg)
- Jardunaldia azaroaren 19an izanen da, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
- Egitaraua HEMEN
- Izen-ematea (azaroaren 17ra arte): +34 948223471 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.