![](/dok/plazaberri/2021/maiatza/EUSKALTZAINDIA-2.jpg)
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berri bat sinatuko dute laster. Udalak euskara sustatu eta bultzatu nahi du hirian, eta Akademiarekin batera egin nahi du.
- Udalak 63.000 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, eta, besteak beste, akordioari esker Martínez de Madinak koordinatzen dituen Gasteizko toponimiari buruzko lanek jarraitu ahal izango dute.
- 1996ko irailean sinatu zuten euren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak. Ordutik, urtero berritzen da konpromisoa. Batetik, hizkuntza-arloko aholkularitza eskaintzen dio Akademiak Udalari, eta, bestetik, udalerriaren toponimiari buruzko aipatutako proiektuaren lana hauspotzen da.
Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2021/maiatza/101702.jpg)
- "Gorka, joan zara gure artetik, ia oharkabean, konturatu gabe. Duela gutxi jaso nuen zure azken testua, karpeta gotor batean bilduta. Testuarekin batera telefono deia ere izan zen, hura zer zen eta zertarako egin zenuen azaltzeko. Luze hitz egin genuen, aldian-aldian izaten genituen hitzorduei segida eman nahian, buruz burukoa debekatua baikenuen pandemiaren zioz (...).
- 88 urte zituela hil da Ondarroako euskaltzale fina. Hileta elizkizuna Gasteizko Pilareko Andre Mariaren elizan izango da bihar, asteazkena, 18:00etan.
- Bizkaiko kostaldeko herri horretan jaio zen Gorka Aulestia, 1932ko abenduaren 11n. Euskal Ikasketetan doktorea (Nevadako Unibertsitatea), Deustuko Unibertsitateko irakasle izatetik erretiroa hartuta zegoen.
- Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen duen liburua plazaratu du Jagon sailean: Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon.
- Bideoa ikusteko. hemen: https://www.youtube.com/watch?v=iW5AOQbkn3I
- Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen duen liburua plazaratu du Jagon sailean: Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon.
- Mikel Arregi (Euskarabidea erakundeko zuzendari-kudeatzailea): “Pozik gaude, beste behin ere ikusten baita onuragarria eta emankorra dela Euskaltzaindiarekin batera eginiko lana”.
- Sagrario Aleman (Jagon sailburua): “Liburuan ikusten da adituek hainbat ikuspegi dituztela legeei buruz ari direnean. Hori bai, guztiek onartzen dute legearen zirrikituak baliatu behar direla hizkuntza gutxituak aitzinatzeko”.
- Euskaltzaindiak kezkaz ikusten du Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legearen kontra Frantziako Asanblea Nazionaleko 60 diputatuk aurkeztutako helegitea
- LAUTAN HIRU antzerki-jaialdiaren hirugarren edizioa maiatzaren 6an abiatuko da, Bilbon
- Bihar, Euskaltzaindiaren liburuak merkeago
- Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko presidentearekin bildu da Andres Urrutia euskaltzainburua