- Ander Gil Goi ganberako presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute akordioa, eta bertan jasotzen dira elkarlanean egin beharreko zenbait egitasmo: argitalpenak argitaratzea, lege-testuak itzultzen laguntzea edo Espainiako Estatuko hizkuntza-ondareari buruzko erakusketa bateratua antolatzea.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Akordio honen bidez, eremu komunak sortu nahi dira euskararentzat eta Espainiako estatuan hitz egiten diren beste hizkuntza batzuentzat, erakunde arteko lankidetzaren bidez”.
Irakurri gehiago: Euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute Espainiako Senatuak eta Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Lankidetzaren lehen emaitza heldu den irailerako antolatzen ari den Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean mintegia izanen da.
- Bi erakundeek euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, zabalkundean eta sentiberatzean egitasmoak partekatzeko konpromisoa hartu dute.
- Idazle nafarrak 75 urte bete zituen maiatzaren 20an, eta euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
- Eusko Legebiltzarrean estreinatuko da, ostiral honetan, maiatzak 27 dituela. Irudi eta grafikoen bitartez garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko dira, izan arlo pribatukoak izan publikoak.
- Erakusketa ibiltariaren helburua da eremu juridikoan urteetan egin den ekarria gizarteratzea eta erakustea.
- Euskaltzaindiak Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileekin elkarlanean antolatu du erakusketa ibiltaria.
- Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du gaur sorterrian, Amaiurren. 2020ko uztailaren 17an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Paskual Rekalde hizkuntzalari nafarra, baina pandemiaren eraginez sarrera-hitzaldia urtebete atzeratu da.
- Bere hitzaldian, Paskual Rekaldek hiru gai nagusi jorratu ditu: euskara batua eta mintzamoldeak; Baztango hitzen ekarpena Euskaltzaindiaren Hiztegiari; eta Amaiurko toki-izenak, etxe-izenak, pertsona-izenak...
- Bestalde, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du 10etan, Baztango udaletxean (Elizondon).