- Euskaltzaindiaren ordezkariak ere Bilboko Arriaga antzokian izan dira gaur, Ramon Saizarbitoria idazlearekin batera.
- Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 15. aldirako, Bilbo Zaharra euskaltegiak Saizarbitoriaren Martutene eleberria hautatu du, eta, bide batez, gorazarre egin diote egileari berari.
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, Bilboko Udalaren babesarekin.
- 800 euroko laguntza gidoiari + beste 1.200 euro antzezlana 2023ko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatzen bada.
- Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta.
- Oinarri-arauak, HEMEN
![](/dok/plazaberri/2022/ekaina/bilbozaharraforum_sarri.jpg)
- Aurten, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria irakurriko da Bilboko Arriaga Antzokian. Bertan izango dira Euskaltzaindiaren ordezkariak, hain zuzen, Andres Urrutia, Adolfo Arejita, Xabier Kintana eta Erramun Osa.
- Aurretik, aldi honetako azken Foruma antolatu du Bilboko euskaltegiak. Gaur, Joseba Sarrionandia, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltza hartuko ditu Euskaltzaindiaren egoitzak, 19etatik aurrera. Bihar, ekainak 7 dituela, Laura Mintegi eta Ur Apalategi arituko dira, leku eta ordu berean.
- Iurretako idazleak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, Akademiak izendatu eta 31 urtera.
- Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia.
Euskararen erabilera hiriburuan sustatzeko hitzarmena sinatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak
- Juan Mari Aburto alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak berretsi egin dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak duela hogei urtetik hona daukaten konpromisoa, euskararen normalizazioan laguntzeko jarduerak eta ekimenak antolatu eta garatzearren.
- Hitzarmenean, hizkuntza arloko aholkularitza, mintzaldiak eta hizkuntza suspertzeko eta euskal kulturaren hedapena eragiteko kultura-jarduerak eta hitzaldiak jaso dira; halaber, Blas de Otero. Una letra impagada. Ordaindu gabeko letra bat lana argitaratuko da.