- Gaur, Alkizan egin den Osoko bilkuran aurkeztu dira bi hautagaien izenak. Horrela, iraileko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Zabaleta euskaltzain emerituaren lekua nork hartuko duen.
Irakurri gehiago: Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai Iruzkin berria idatzi
- Biharko ospakizunak bi zati izango ditu: 17:00etan, Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratuko da Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan; ondoren, San Martin Tourseko elizan, Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana liburuaren aurkezpena egingo da.
- Alkizako eta Hernialdeko erretorea eta euskal idazlea izan zen Irazusta. Gaspar Astete josulagunaren dotrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zein linguistikotik polemika-iturri izan dena.
- Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak 2030. urteko euskaldun eleaniztuna irudikatzeko mintegia antolatu dute gaur Bilbon. Etorkizuneko euskal hiztunen komunitatearen ezaugarriak eta erronkak aztertu dituzte mintegian.
- Bero zakarra. Kiskaltzeko, itotzeko beroa. Udako bero kiskalgarria. Bero sapa. Adibide horiek guztiak jaso ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian, bero sarreran. Molde horiek guztiak erabil daitezke, beste batzuekin batera, egunotako eguraldi itogarriaz hitz egiteko.
- Horretarako, goiz bateko mintegia antolatu dute elkarlanean. Uztailaren 20an izango da, SAFen egoitzan (09:00-13:30).
- Ondoko hizlariek parte hartuko dute: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Egoera eta prospektiba: 2030eko euskaldun eleaniztuna); Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua (Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-erronka nagusiak); Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua (Hezkuntza politikaren aurreikuspenak euskal eleaniztasunaz); eta Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazio Zientzietako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Gizarte-ekintza euskaldunaren lehentasunak).
- Parte-hartzea gonbidapen bidez bideratu da.
- Euskaltzaindiaren Hiztegia eguneratu da eta azken sei hilabeteotan 431 forma berri jaso dira
- Paskual Rekalde eta Andres Alberdi euskaltzainak, Udako Euskal Unibertsitatean
- Pantxoa Etchegoin: “Sare lan bat egin behar dugu Ipar Euskal Herrian”
- Pantxoa Etchegoin-Elissagaray Ipar Euskal Herriko ordezkariorde izendatu du Euskaltzaindiak