- Italia (edo Italiako Errepublika) estatuko herritarren jende-izena italiar da. Herritar‐izen eta jatorri‐adjektibo konposatu jasoetan italo- forma erabiltzen da.
- Italiako hiriburua Erroma da, eta hiri hori izendatzeko hiri betierekoa ezizen deskriptiboa ere erabili ohi da.
Irakurri gehiago: Italiaz idaztean kontuan hartzekoak diren zenbait ohar Iruzkin berria idatzi
- Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna izango da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera.
- Ikerketan, ezagutzaren transferentzian, formazioan eta sustapenean jardungo du Mintzolak aurrerantzean. Honela, ikerketa sustatzeko bi deialdi egin ditu Euskararen Akademiak: bata, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu amaierako bost lan saritzeko; eta bestea, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bost ikerketa-lan edota master-amaierako lan saritzeko.
- Horrez gain, aspalditik datozen beste bi proiektu bultzatuko ditu Mintzola egitasmoak: batetik, Ahostegunak (18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan sakontzeko saioak); bestetik, Ahots Baten sormen egonaldiak (euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko).
- Mintzolari egitasmoari buruzko informazioa: www.euskaltzaindia.eus/mintzola
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzaz bideratuko da Mintzola egitasmoa.
- Aurten ere Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin (Nafarroa Oinez) bat eginen du Euskaltzaindiak eta etzi, irailak 23 dituela, Tafallara eginen du bisita, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
- Goizetik, Tafallako udaletxera iritsiko dira euskaltzainak eta Zuzendaritzaren lan saioaren ondoren udal ordezkariek artatuko dituzte akademikoak. Ondoren, Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Garcés de los Fayos ikastolara hurbilduko dira ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko asmoz.
- Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak Euskararen herria ehuntzen unitate didaktikoa aurkezteko saio berri bat prestatu dute.
- Linean izango da, 15:00etatik 16:30era (Euskal Herriko ikastetxe guztientzat zabalik).
- Parte hartzeko, eskaera orri hau bete behar duzue: https://labur.eus/jDoWm
(Bideoan, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako ikasleak, Euskararen herria ehuntzen erronkari aurre egiten)
- Euskararen Nafar Kontseiluak gaur onetsi du dokumentua (19 boto aldeko eta hiru abstentzio), “herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela jakinki”.
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria eta Nafar Kontseiluko kidea): “35 urte igaro eta gero beharrezkoa ikusten dugu hasieratik bidegabea izan den legea aldatzea”.
- Gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna nolakoa den aztertzeko mintegia antolatu dute Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak
- Erresuma Batuko erregina hizpide: zergatik deitzen zitzaion «Elizabeth II.a» eta ez «Elisabet II.a»?
- 'Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun' liburua aurkeztu dute Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak
- Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2022rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute