- Besteak beste, Yolanda Arrieta idazle eta sortzaileak euskara ahotara eramateko dekalogoa aurkeztu du.
- Gaztetxoek euskara egunerokoan erabil dezaten, eskola eta ikastoletan lantzen ari diren bide berriak aztertu dira, baita aisialdian dauden baliabideak ere.
Irakurri gehiago: Gaztetxoen arteko euskarazko ahozkoa indartzeko aukerak landu dituzte Iruñean Euskaltzaindiak eta... Iruzkin berria idatzi
- Zortzi-hamabi urteko gaztetxoen euskarazko ahozko jarduna indartzeko aukerak eta bide berriak landu dira gaur Iruñean, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldian. 80 lagun inguru bildu dira Kondestablearen Jauregian: irakasleak, aisialdia eta kirol taldeetako teknikariak eta Hezkuntzako ordezkariak nafar gazteekin batera elkarlanean aritu dira goiz osoan zehar.
- Hizkuntzalaritza funtzionalaren nazioarteko elkarteak (Société internationale de linguistique fonctionnelle) eta Euskararen Akademiak antolatu duten mintegia 2022ko urriaren 4tik 7ra egingo da Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Egitaraua HEMEN
- Aurten ere Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin (Nafarroa Oinez) bat eginen du Euskaltzaindiak, eta pasa den ostiralean Tafallara hurbildu ziren Akademiaren Zuzendaritzako kideak, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/1seOg
- Aurten ere Nafarroako ikastolen aldeko jaiarekin (Nafarroa Oinez) bat eginen du Euskaltzaindiak, eta gaur Tafallara hurbildu dira Akademiaren Zuzendaritzako kideak, bertako ikastola eta ikasleak ezagutzeko asmoz.
- Goizean, Tafallako udaletxean egin du bilera Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak. Ondoren, Jesus Arrizubieta herriko alkateak hartu ditu euskaltzainak. Arrizubietarekin batera izan dira Pedro Leralta Kultura zinegotzia eta Marta Gomez Euskara zinegotzia.
- Azkenik, ikastolako eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera (Paula Arregi zuzendaria, Aritz Azcarate lehendakaria, Marta Igoa eta Haizea Lizarbe Nafarroa Oinez-eko koordinatzaileak), Garcés de los Fayos ikastolara hurbildu diraeuskaltzainak; bertan, ikasleei Akademiaren historia eta jarduna sakonago azaltzeko aukera izan dute.
- Italiaz idaztean kontuan hartzekoak diren zenbait ohar
- Euskaltzaindiak jarraipena emango dio Mintzola egitasmoari, batez ere, eguneroko hizkera langai hartuta
- Tafallako Garcés de los Fayos ikastolan izanen da etzi Euskaltzaindia
- Irailaren 22an, ‘Euskararen herria ehuntzen’ unitate didaktikoaren aurkezpen telematikoa egingo da