![](/dok/plazaberri/2022/urria/hautagaiak.jpg)
- Gaur, Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina) egin den Osoko bilkuran aurkeztu dira bi hautagaien izenak. Honela, Itxaro Borda idazle lapurtarra Xarles Videgainen hutsartea betetzeko hautagaia da, eta Andres Alberdi hizkuntzalari gipuzkoarra Andoni Sagarnaren hutsartea betetzeko aurkeztua izan da.
- Azaroko Osoko bilkuran jakingo da Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain emerituen lekuak zeintzuk hartuko dituzten.
Irakurri gehiago: Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2022/urria/plazaberrirako.jpg)
- Hedadura txikiko hizkuntzetan XIV. mendetik XXI. mendera arte doan epean eskuz idatziak edo inprimatuak izan diren testuek espazioarekin, denborarekin, geografiarekin, eta zabalago harturik beren transmisioarekin eta kultura menperatzaileekin ukan duten harremana galdezkatzea da liburu honen helburua.
- Herve Le Bihan Rennes-2 unibertsitateko katedradunak eta Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta Bordeleko Montaigne unibertsitateko katedradun emerituak koordinatu dute Iker bildumako 44. argitalpena, eta Carhaix herriko liburu-azokan aurkeztuko da, igande honetan.
- Mendeurrenaren karira antolatu zen literatura jardunaldiaren emaitzetako bat da Bretainian aurkeztuko den ikerlana. 2019ko maiatzaren 16an eta 17an izan zen mintegia, Euskaltzaindiaren egoitzan. Jardunaldi horren bigarren emaitza ere izanen da, urtarrilean argitaratuko dena.
![](/dok/plazaberri/2022/urria/11_PILULA_URTEBETETZEAK.png)
- Urteak betetzea beti da pozgarri, baina tarteka zalantzak sortzen zaizkigu horrelako gertaerei buruz hitz egitean.
- Horrelako esaldiak irakurtzen dira batzuetan sarean: «Familiaz inguraturik ospatuko du urte betetze eguna», «Zorionak eta urte askotan!», «Bihar lagun baten zorionak dira».
- Urtebetetze, urteurren eta urtemuga hitzak ez dira beti modu berean erabiltzen; edo, bestela esanda, ez dira beti balio berekoak. Zenbait zalantza argitzen saiatzeko, argibide batzuk bildu ditugu ohar honetan.
![](/dok/plazaberri/2022/urria/Mitxelena_Sariak.jpg)
- UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak bi urterik behin antolatzen duten sarien VIII. deialdia da aurtengoa, eta sari bana esleituko da bost jakintza arlo nagusietan: Artea eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osasun Zientziak, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura.
- Irabazleek diploma eta 2.000 € gordin jasoko dituzte.
- Eskariak aurkezteko epea bihar hasi eta 2022ko azaroaren 11n amaituko da. UPV/EHUren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkeztu ahal izango dira.
- Eskari-orria HEMEN bete daiteke.
![](/dok/plazaberri/2022/urria/webgunea.jpg)
- Azaroaren 17an izanen da, Euskaltzaindiaren Iruñeko ordezkaritzan, eta Miriam Urkia euskaltzain osoak eta Andres Alberdi euskaltzain urgazleak emango dute.
- Ikastaroan Euskaltzaindiaren webguneak eskaintzen dituen hizkuntza baliabide nagusiak aztertuko dira: Euskaltzaindiaren Hiztegiaren erabilera, Euskara Batuaren Eskuliburuaren nondik norakoak, Zalantzen Txokoaren aurkezpena...
- Ikastaro hau aproposa da hizkuntzalari, itzultzaile eta kazetarientzat (gehienez 15 ikasle hartuko dira).
- Izen-ematea HEMEN
- Euskaltzaindiak abian jarri du ‘Ahostegunak’ egitasmoa, bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko hiru saio
- Euskaltzaindiak Henrike Knörr omenduko du azaroaren 7an
- Euskarak Nafarroako hezkuntzan daukan egoerari buruzko esperientzia eta hausnarketak bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean
- 2022ko R. M. Azkue Literatura Sarietarako deialdia egin du Euskaltzaindiak