- Aurten ere milaka lagunek parte hartuko dute Behobia eta Donostia artean igandean egingo den lasterketan.
- Lasterketa hori hizpide hartuta, ohar batzuk bildu ditugu, ohiko zalantza batzuk argitze aldera.
Irakurri gehiago: Behobia-Donostia lasterketa hizpide hartuta, ohar batzuk Iruzkin berria idatzi
- Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, literatura gaualdia antolatu du Euskaltzaindiak. Heldu den azaroaren 15ean izango da, 18:00etatik aurrera, Baionako Euskal Museoan (sarrera doan).
- Bertan, Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Blanca eta Viana. Nafarroako Blanca trajeria liburuaz hiz egingo du, Txomin Peillen euskaltzain emerituak Ene bertsoen bilduma (1951-2021) liburuaz, eta Battittu Coyos euskaltzain osoak Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun liburuaren gakoak azalduko ditu. Hiru argitalpen horiek Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) laguntza jaso dute.
- Bi lan aurkeztu dira deialdira, baina epaimahaiak 2023ko LAUTAN HIRU laguntza eman gabe uztea erabaki du, aurkeztutako lanak azterturik. Hala ere, eginiko ahalegina eskertu nahi die parte-hartzaileei, eta 2024ko laguntzaren deialdian parte-hartzera ere gogatzen ditu.
- Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2021ean, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
- Euskaltzaindiak Henrike Knörr euskaltzain osoa omendu zuen astelehenean, Akademiaren Gasteizko ordezkaritzan.
- Onomastika mintegia ere antolatu zuen Euskaltzaindiak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta ekitaldi berean Henrike Knörr (1948-2008) Idazlan hautatuak. Textos escogidos liburua eta UPV/EHUko Henrike Knörr bekak aurkeztu ziren
- Laburpen-bideoa HEMEN
- Gaur, Gasteizen egin zaion omenaldiaren esparruan aurkeztu da argitalpena. Onomastika jardunaldi bat ere antolatu du Euskaltzaindiak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta ekitaldi berean UPV/EHUko Henrike Knörr bekak aurkeztu dira.
- Idazlan “ez hain ezagunak” jaso dira Henrike Knörr (1948-2008) Idazlan hautatuak. Textos escogidos liburuan. Roberto González de Viñaspre euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Garikoitz Knörren laguntzaz.
- Roberto González de Viñaspre (Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria): “Orrialde gutxiko artikuluak dira, baina mamitsuak, eta modu honetan errazago jarri dira egungo irakurleen eskura, egilearen ekarriaren ikuspegi osatuagoa izan dadin”.
- ‘Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa’ liburua aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- Euskaltzaindia prest dago txosten bat idazteko eta haurra ‘Hazia’ izenarekin erregistratzea nahi duen familiaren esku jartzeko, izen horren inguruko auzia bideratzeko helburuz erabiltzea izan dezaten
- EuskalGorrak eta Euskaltzaindia: lankidetza-hitzarmena (laburpen-bideoa)
- Pertsona Gorren Elkartearen Euskal Federazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute