- Hamazortzi eta hogeita bi urte bitarteko gazteei zuzendutako doako egitasmoa da Ahostegunak; hain zuzen, antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan murgiltzeko, gozatzeko eta sakontzeko saioak proposatzen ditu.
- Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere.
- Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira saioak (guztira hiru), Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina/Gaztelako Atea 54).
- Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez bultzatzen du ekimen hau, eta izena emateko epea urriaren 20an ireki (12:00etan) eta azaroaren 10ean itxiko da (12:00etan baita). Izen-ematea HEMEN.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak abian jarri du ‘Ahostegunak’ egitasmoa, bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta... Iruzkin berria idatzi
- Henrike Knörr jaio zeneko 75. urteurrenaren kariaz, Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu du bere omenez. Gasteizko ordezkaritzan (Etxezarra eraikina) izango da mintegia, azaroaren 7an (egitaraua HEMEN). Jardunaldia Arabako Foru Aldundiaren babesarekin egingo da.
- Eguerdi aldera, Henrike Knörren idazlan hautatuekin osatu den liburua aurkeztuko da.
- Izen-ematea zabalik dago, HEMEN
- Liburu horretan jaso dira 2021ean Iruñean antolatutako Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak izeneko XXVI. Jagon Jardunaldian aurkeztu ziren txostenak eta bertan azaldu ziren esperientziak (denak ez, gehientsuenak).
- Jardunaldiak hezkuntzan lanean ari diren adituen iritzi eta ikuspegiak biltzea izan zuen helburu, eta orain, liburuan daude jasoak.
- Sagrario Aleman (Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeburua): “Jardunaldi horietan jakin nahi izan genuen nolako egoera duen euskarak Nafarroako hezkuntzan, nola kudeatzen den eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean nola egin beharko litzatekeen, zein erronka eta aukera berri dituen euskarak gela barnean eta gelatik kanpo, eta zein egitasmo ari diren garatzen ikasgelan eta eskolaz kanpoko ekintzetan”.
- 2022ko R. M. Azkue Literatura Sarietara lanak bidaltzeko epea zabalik dago. 2022ko abenduaren 30ean amaituko da, eta erabakiak 2023ko martxoaren 31 baino lehen iragarriko dira.
- 180 eta 300 euro bitarteko sariak emango dira, narrazioan zein olerkian, eta parte-hartzea bultzatu guran, 500 euroko saria emango zaio lehiaketara ikasle gehien aurkezten duen ikastetxeari.
- Oinarriak HEMEN
- Ordaindu gabeko letra bat liburua aurkeztu dute gaur Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak. El Gallo de Oro argitaletxeak plazaratu du lana.
- Blas de Otero poetaren 12 olerki euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Beatriz Chivite, Gerardo Markuleta, Harkaitz Cano, Haritz Gorrotxategi eta Bernardo Atxaga).
- Andres Urrutia: “Blas de Oterok egin zuen, bere poema baten tituluaren bitartez (Euskeraz egin dezagun), halako keinu, halako bisaia, guztioi gogorarazteko hortxe direla euskara eta euskal kultura, une hartan beheratuak eta gutxietsiak izan zirenak”.
- Jabier Kaltzakorta eta Mikel Gorrotxategiren hitzaldiak Ondarearen Europako Jardunaldietan
- Blas de Oteroren 'Ordaindu gabeko letra bat' liburua aurkeztuko da bihar Bilbon
- Gaur amaitu da Hizkuntzalaritza Funtzionalari buruzko Nazioarteko 43. Biltzarra (laburpen-bideoa)
- Pedro Sancristóval euskaltzain urgazlea hil da