- Bertsolaritza eta hizkuntzalaritza ikergai gisa sustatzea da deialdi berri honen helburua.
- 2022an, 3.000 euro gordineko dirulaguntza bat esleituko da. Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea.
- Deialdi honi buruzko informazioa guztia Euskaltzaindiaren atarian eta Bertsozale Elkarteko atarian aurki daiteke.
Irakurri gehiago: Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa-lanak eta master-amaierako lanak... Iruzkin berria idatzi
- Hizkuntzalaritza funtzionalaren nazioarteko elkarteak (Société internationale de linguistique fonctionnelle) eta Euskararen Akademiak antolatu dute mintegia, ostirala bitarte egingo dena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Hasierako ekitaldian, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Foru zuzendariak, Christos Clairis SILFeko lehendakariordeak eta Jean Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak parte hartu dute.
- Egitaraua HEMEN
- Mintzola egitasmoaren bidez eginen du eta izena emateko epea urriaren 3an (12etan) ireki eta urriaren 20an (12etan) itxiko da. Egonaldian parte hartuko duten gazteen taldea izena emandako hurrenkera errespetatuz osatuko da.
- Ahots Baten sormen-egonaldiak euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beraien artean harreman-sareak ehuntzeko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako saioak dira.
- Urriaren 29tik azaroaren 1era izanen da, Amaiurko (Nafarroa) aterpetxean.
- Izen-ematea HEMEN (ordaindu beharreko kuota: 100 €).
- Saio teoriko-praktikoa kazetari, irakasle eta, oro har, jendaurrean hitz egiten trebatu nahi duen ororentzat antolatu da.
- Ikastaro horretan, ahozko euskararen inguruko lanketa berezia eginen da, eta, euskaltzainen ekarpen teorikoaz gain, praktikari ere tokia emanen zaio. Oroitz Jauregi Nazabal eta Lourdes Oñederra Olaizola Ahoskera batzordeko kideak arduratuko dira alderdi teorikoaz eta Julia Marin Arteaga komunikazio tekniken irakaslea lan-saio praktikoaz.
- Izena eman dezakezu inprimaki HAU betez, +34 948 223 471 telefonora deituz edo helbide honetara idatziz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., urriaren 13ra arte.
- Castillo Suárezek Patxi Zabaletaren hutsartea beteko du Euskararen Akademian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko.
- Castillo Suárez kontuan hartuta, 96 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak. Gaur egun, 22 euskaltzain osoz eta 10 euskaltzain emerituz osatua da Euskaltzaindia (horietako zortzi emakumezkoak dira).
- Gaztetxoen arteko euskarazko ahozkoa indartzeko aukerak landu dituzte Iruñean Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak
- 'Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean' jardunaldia (laburpen-bideoa)
- SILFek eta Euskaltzaindiak Hizkuntzalaritza Funtzionalari buruzko Nazioarteko 43. Biltzarra antolatu dute
- Euskaltzaindia Tafallako ikastolan (laburpen-bideoa)