- Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak jardunaldia irailaren 28an izanen da, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
- 9etan hasiko da mintegia, eta 14etan bukatu. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, irailaren 26a baino lehen, esteka honetan, 948223471 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -era idatziz.
Irakurri gehiago: Gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna nolakoa den aztertzeko mintegia antolatu dute Iruñeko... Iruzkin berria idatzi
Erresuma Batuko erregina hizpide: zergatik deitzen zitzaion «Elizabeth II.a» eta ez «Elisabet II.a»?
- Charles III.aren emaztea «erregina ezkontidea» da.
- Errege-erregina historikoen eta garaikideen izenak bereizi egiten dira euskaraz.
- Allande Socarros euskaltzain urgazle zenduaren omenez, Allande Socarros. Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu dute Sü Azia elkarteak eta Euskaltzaindiak Maule-Lextarren (Zuberoa).
- Liburua bi zatitan antolatu da: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatu zonbait biltzen ditu, eta bestetik, Allande ontsa ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu.
- Battitu Coyos (Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria): “Behin elkarrizketa batean erran züan honek Allande ontsa laburbiltzen du: Militantziak bizitza hartu dit”.
- Jean Michel Bedaxagar (Sü Azia): “Lagun mina galdu dugu eta langile handia; Allande omendu nahi izan dugu liburu honekin, bide batez, Xiberuaz eta euskaraz jakintsu baten lanaren aztarna utzi ondoko belaunaldientzat”.
- Aurten, bi proiektu nabarmendu daitezke: alde batetik, Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketaren emaitzak Mendaur Bilduman argitaratzea, Nafarroako Gobernuak azken urteotan finantzatu duen ikerketa-lan zabalari amaiera emateko; bestetik, Euskaltzaindiaren parte-hartzea eta aholkularitza Etxauribarko etxeen izenak biltzeko proiektuan.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Gure helburuak betetzeko ezinbesteko tresna da hitzarmen hau, nafarrentzako egitasmo propioak bultzatzen lagunduko diguna".
(Argazki nagusian: Ander Irizar -Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria-; Paskual Rekalde -Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkariordea-; Sagrario Aleman -Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkaria-; Andres Urrutia -euskaltzainburua-; Ana Ollo -Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria-; Mikel Arregi -Euskarabideko zuzendarikudeatzailea-; Andres Iñigo -euskaltzain osoa-; Eneka Maiz -Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko langilea-; Erramun Osa -Euskaltzaindiko idazkariordea-).
- Animalista, antiespezismo, makroetxalde… Guztira, 32 kontzeptu bildu dira lexikoan.
- Euskaltzaindiak UZEIrekin lankidetzan argitaratu du lexiko hau.