- Orotariko Euskal Hiztegian eta Euskaltzaindiaren Hiztegian eman aditzak adiera asko ditu; bat bera ere ez, ordea, gertatu, izan edo jazo aditzek dituztenekin bat datorrenik.
- XX. mendeko corpusean 1979an agertu zen lehen aldiz eman aditzaren erabilera hori, eta hortik aurrera perretxikoak bezala ugaritu ziren agerraldiak.
Irakurri gehiago: Eman vs gertatu, izan Iruzkin berria idatzi
- Egokiak dira: bazkaldu eta gero, bazkaldu ondoren, bazkaldu ostean, bazkariaren ondoren, bazkariaren ostean.
- Desegokia: bazkaria eta gero.
- Euskaltzaindiaren Hiztegian, kasu formak hiru sarrera ditu, eta horien barruan zenbait azpisarrera:
kasu 1 iz. Zertzelada, gertaera, egoera. Ez daude biak kasu berean.
kasurako adb. Adibidez.
kasu 2 iz. Arreta, kontua. Kasu handiarekin ibili.
kasu interj. Kontuz! Kasu, otoi!
kasu 3 iz Hizkl. Latinaren sei kasuak.
- Kale izenak euskaraz ere jartzeko ekimen hau diruz lagundu du Nafarroako Gobernuak, eta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordea arduratu da izendegi ofiziala egoki euskaratzeaz.
- Neurri batean edo bestean, halabeharrezkoak, zorizkoak ez diren gertaerak gertatu egiten dira eta ez suertatu. Beste kontu bat da gertatu aditza erabiltzen dela halabeharrezkoak diren gertaera batzuk adierazteko.
- Bestela esanda, gertatu testuinguru askotan, gehienetan, markatu gabea da eta batzuetan markatua, baina suertatu gertaera markatuak adierazteko erabili izan da. Horrela bada, inola ere zorizkoak ez diren gertaerak ez dira suertatu bidez adierazi izan.