- Galizieraren Errege Akademiak, Galizieraren Institutuak eta Santiagoko Unibertsitateak (USC) antolatu dute mintegia.
- Datorren astean egingo da, 12an eta 13an, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Filologia Fakultatean. Jabier Kaltzakorta, Miriam Urkia eta Adolfo Arejita euskaltzain osoek eta Amaia Jauregizar Akademiaren teknikariak parte hartuko dute jardunaldietan. Kaltzakortak esaera atmosferikoen egituraz hitz egingo du; M. Urkiak Euskaltzaindiaren Hiztegiaren etorkizuneko erronkak aletuko ditu; A. Arejita ahozkotasunaren garrantziaz mintzatuko da bere berbaldian, eta A. Jauregizarrek Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arteko loturak jorratuko ditu.
Iruzkin berria idatzi
- Sakelako telefonoetarako hobeto egokitua, erabilgarritasunaren mesedetan egin dira azken aldaketak. Gainera, atal eta baliabide linguistiko erabilienetan sartzeko sarbide zuzenak jarri dira.
- Azken lau urte hauetako ibilbideari eutsiz, etengabeko berrikuntza prozesua egin da Akademiaren webgunean. Izan ere, eduki eta baliabide berriak sortu eta lehendik martxan dauden baliabideak osatu eta hobetu dira.
- Bilioia = 1012 = milioi bat milioi = 1.000 miliar
- 1.000 milioi = miliar bat = 109
- bilioi
- iz. Milioi bat bider milioi bat. Mila miliarrek, bilioi bat.
- miliar
- iz. Mila milioi.
- Orotariko Euskal Hiztegiak erakusten du anitz hitza iparraldeko euskalkietakoa eta nafarrerakoa izan dela eta tradizioan ez dela adjektibo gisa erabili izan. XX. mendeko corpus estatistikoan 1989an ageri da lehenbizikoz anitz adjektibo gisa erabilita. Hortik aurrera zabaldu zen erabilera hori.
- Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratzen badugu bozka zer den, hau ikusiko dugu:
bozka: iz. Ipar. Bozkatzea. Ik. Bozketa. Bilkuran ziren, baina ez dute bozkan parte hartu. Bozka-eguna. - Ikusten dugu hitz hori Iparraldeko euskalkietakoa dela eta bozkatzea esan nahi duela, eta ez botoa. Nor dabil oker, hiztegia ala esaldia idatzi duena? Onena izango da hitz horrek euskararen historian zehar egin duen bidea aztertzea. Horretarako baditugu baliabideak.