- Urriaren 19an, Ozaze Jaurgainean balada: nork, noiz, nola hitzaldia emango du Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak, eta urriaren 26an Mikel Gorrotxategi euskaltzain urgazlea eta Onomastika batzordeko kideak Toponimiak tradizioa transmititzeko duen gaitasunari buruz jardungo du.
- Hitzaldi biak Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15 - Bilbo) izango dira, arratsaldeko 7etatik aurrera.
- Izen-ematea 944158155 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatziz.
Irakurri gehiago: Jabier Kaltzakorta eta Mikel Gorrotxategiren hitzaldiak Ondarearen Europako Jardunaldietan Iruzkin berria idatzi
- Bilboko Udalak, Blas de Otero Fundazioak eta Euskaltzaindiak sustatutako antologia Gallo de Oro argitaletxearen eskutik plazaratu da.
- Liburuaren aurkezpen bikoitza egingo da bihar. Goizean, Bilboko udaletxean, eta 19etan, Bidebarrieta Kulturgunean. Iluntzeko ekitaldian, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura saileko zinegotziak, José Fernández de la Sota Blas de Otero Fundazioaren zuzendariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak parte hartuko dute.
- Blas de Oteroren 12 poema euskaratu dira liburua gertatzeko, eta itzultzaileen zerrenda beste horrenbeste euskal idazlek osatzen dute (Gabriel Aresti, Luigi Anselmi, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Leire Bilbao, Kirmen Uribe, Beatriz Chivite, Gerardo Markuleta, Harkaitz Cano, Haritz Gorrotxategi eta Bernardo Atxaga).
- Hizkuntzalaritza funtzionalaren nazioarteko elkarteak (Société internationale de linguistique fonctionnelle) eta Euskararen Akademiak antolatu dute mintegia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Beste gai batzuen artean, honako hauek jorratu dira Euskaltzaindiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean (Donostia): Digitalizazioaren eta teknologia berrien erronka hizkuntzentzat, bereziki hizkuntza gutxituentzat; genero gramatikala eta haren adierazpenak hizkuntzetan ala ez; ordenaren irizpidea sintaxian; adimen artifiziala...
- Araban, euskal kulturaren sustatzaile porrokatua izan da Pedro Sancristóval Murua. Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatua izan zen 1999tik 2003ra arte, eta orduko hartan, euskaraz egin zuen karguaren zina. Artium museoaren eta Gasteizko Jazz jaialdiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
- Usurbilen (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko abuztuaren 21ean, eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1979ko abenduaren 20an, eta Euskaltzaindiaren Ekonomia batzordean jardun zuen 1987tik 1989ra arte.
- Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak izenburuko mintegia egin zen joan den irailaren 28an Iruñean, Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta.
- Gaztetxoek euskara egunerokoan erabil dezaten, eskola eta ikastoletan lantzen ari diren bide berriak aztertu zituzten, baita aisialdian dauden baliabideak ere.
(Izaskun Ibarraren kronika)
- Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa-lanak eta master-amaierako lanak saritzeko deialdia
- SILFek eta Euskaltzaindiak Hizkuntzalaritza Funtzionalari buruzko Nazioarteko 43. Biltzarra inauguratu dute Donostian
- 'Ahots Baten' sormen egonaldiak sustatuko ditu Euskaltzaindiak
- Urriaren 20an, ‘Euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakatsi’ ikastaroa Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan